Alan Shugart
Alan Shugart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1930eko irailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Jose, 2006ko abenduaren 12a (76 urte) |
Heriotza modua | : konplikazio kirurgikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Redlandseko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ekintzailea eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | IBM |
Jasotako sariak |
Alan Field Shugart (Los Angeles, 1930eko irailaren 27a – 2006ko abenduaren 12a, Monterey) estatubatuar ingeniari, enpresaburu eta negozio-exekutiboa izan zen, bere ibilbideak ordenagailu modernoko disko-gogorren industria definitu zuen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaliforniako Los Angelesen jaio; Redlands Unibertsitatean graduatu, eta ingeniaritza fisikoko diploma jaso zuen.
Shugart hiru seme-alaben aita zen: Joanne Shugart (1951-1954), Christopher D. Shugart (1953an jaioa) eta Teri L.K. Shugart (1955ean jaioa). Shugart, 1951tik 1973ra ezkonduta egon zen Esther Marrs (sortzez Bell) bere hiru seme-alaben amarekin. 1981an, Rita Shugartekin (sortzez Kennedy) ezkondu zen, hil zen arte.
1951n hasi zen IBMn, San Josen (Kalifornia), txartel zulatuen kontularitza-makinak konpontzen[2]. IBM RAMAC 305 (ingelesez, Random Access Method of Accounting and Control) proiektuan lan egin zuen, 5 milioi datu-karaktere gordetzeko aukera ematen zuen. Proiektuen artean, IBM 1301ean ere parte hartu zuen, 50 mb-ko diskoa, zeina zerbitzu enpresa askoren oinarri izan baitzen.. Postu garrantzitsuak bete zituen Sarbide zuzeneko biltegiratze produktuen kudeatzaile izan arte, biltegiratze-produktuen arduraduna, une hartan, IBMn negozio onuragarrienetako bat zena. Shugarti berri ematen zion taldeen artean, disko malgua (disketea) asmatu zuen taldea zegoen.
1969an, IBM utzi, eta Memorexera joan zen; 1972an, Memorex utzi zuen Shugart Associates sortzeko 1973an; geroago, Xerox-ek erosi zuen[3] Gero, bera eta Finis Conner, 1979an, Shugart Technologyrekin hasi ziren, Seagate Technology izenera aldatuz.
Shugart zuzendari exekutibo zela, Seagate disko gogorren eta zegokien osagaien munduko ekoizle independente handiena bihurtu zen.
1997an, IEEEren «Reynold B. Johnson Informazio Biltegiratze Sistemen Saria» jaso zuen.
1998ko uztailean, dimisioa aurkeztu zuen Seagaten[4].
Shugart 2006ko abenduaren 12an hil zen, Monterreyn (Kalifornia), sei aste lehenago bihotzeko kirurgiak eragindako konplikazioengatik[5].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko IEEE Reynold B. Johnson Informazio Biltegiratze Sistemen Saria jaso zuen. 2005ean, Informatika Historia Museoko kide izendatu zuten, «disko-unitateen industria modernoa sortzen egindako ekarpenengatik».
Jarduera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an, Shugartek arrakastarik gabeko kanpaina bat egin zuen Ernest bere txakurra, bernatar mendiko txakur arrazakoa, Estatu Batuetako Kongresurako aukeratua izateko. Ondoren, Shugartek esperientzia horri buruzko liburu bat idatzi zuen: Ernest txakurra Washingtonera (Beno, ez zehazki). Shugartek, 2000n, porrot egin zuen erreferendumeko ekimen baten alde egin zuen: hauteskundeetan «aurreko bat ere ez» aukera ahalbidetzeko Kaliforniako boto-emaileei[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Markoff, John. (2006-12-15). «Alan F. Shugart, 76, a Developer of Disk Drive Industry, Dies» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- ↑ Alan F. Shugart. .
- ↑ Shugart Associates advertisement. 30 de mayo de 1973, 6 or..
- ↑ Separation agreement and release, Exh 10.14 to Seagate 10K for fiscal year ending July 3, 1998. U.S. Securities and Exchange Commission 20 de agosto de 1998.
- ↑ Markoff, John. (15 de diciembre de 2006). Disk drive pioneer Al Shugart dies. .
- ↑ Californians consider "none of the above" option. CNN March 4, 2000.