Alaskaren erosketa
| Alaskaren erosketa | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | nazioarteko itun boundary change (en) selling (en) |
| Data | 1867ko martxoaren 30a |
| Kokaleku | Washington |
| Koordenatuak | 38°54′N 77°02′W / 38.9°N 77.04°W |
| Parte-hartzaileak | |
| Prezioa | 7.200.000 $ |
| Honen ondorioa | Department of Alaska (en) |
Alaskaren erosketa (ingelesez: Alaska Purchase; errusieraz: продажа Аляски, translit.: prodazha Alyaski) 1867an AEBek Errusiar Inperioari Alaska lurraldea erosi zionekoa izan zen. Gai honek estatubatuar politikarien artean nagusiki aldeko jarrera izan zuen, halere aurkariek Sewarden Gutizia (Seward's Folly) izena eman zioten, erosketa William H. Seward estatu idazkariaren bidez burutu baitzen, eta AEBtako Senatuak akordio bidez onartua.
Errusiak Alaskako Lurraldea saldu egin nahi zuen, Britainiar Inperioarekin gerra piztuz gero hark bereganatzeko beldur baitzen. Ordurarte, Errusiak Alaskan burututako jarduera nagusiak larruen salerosketa eta alaskarrak kristautzeko misiolaritza izan ziren. Erosketa honek AEBei 7,2 milioi dolarren trukean 1.518.800 km2-ko lurraldea gehitu zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Errusiako Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Errusiako Inperioko historia zirriborroak
- Errusiar Inperioko gertakariak
- Alaskako historia
- 1867 politikan
- Ameriketako Estatu Batuak-Errusiar Inperioa harremanak
- Ameriketako Estatu Batuetako espantsionismoaren historia
- Lurralde trukea eragin zuten itunak
- Errusiar Inperioko itunak
- Ameriketako Estatu Batuetako itunak
