Edukira joan

Alba Moreno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alba Moreno
Bizitza
JaiotzaAlcalá de Guadaíra, 2002 (21/22 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaUNED : fisika
Jarduerak
Jarduerakzientzia-dibulgatzailea, Influencerra eta university student (en) Itzuli

Twitter: mamifisicamr Instagram: fisicamr LinkedIn: fisicamr TikTok: fisicamr Edit the value on Wikidata

Alba Moreno (Alcalá de Guadaíra, Sevilla, 2002) espainiar fisikaria eta zientzia dibulgatzailea da. Interneteko ospetsu bihurtu da Instagram eta TikTok bezalako sare sozialetan fisikako kontzeptuak azaltzeko duen moduagatik[1].

2020an hasi zituen Fisika ikasketak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Aurrez Kordobako Unibertsitatean hasi zituen Fisika ikasketak, baina ez zituen amaitu.

2021ean TikToken Fisikaren inguruko dibulgazio bideoak egiten hasi zen, unibertsoaren eta izarren ingurukoak batez ere[2]. Termodinamika edo Fisika kuantikoa azaltzeko hizkera sinplea erabiltzen zuen, edonork ulertzeko modukoa[3]. 2024 hasieran milioi bat jarraitzaile zituen Instagramen eta milioi erdia TikToken[2].

2024an Espainiako Fisikarien Kolegio Ofizialak bere jarduera aintzat hartu zuen, zientziaren dibulgazioan mundu mailako izarra zela adieraziz[4]. Hizkera sinplifikatuak eta Albak duen raxet estetikak publiko zabal bati zientzia ulertarazteko gaitasuna onartu zizkion[3].

Parte hartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten izan duen arrakastaren ondorioz hitzaldiak eman ditu Sevillako Unibertsitatean, Madrilgo Konplutentsean eta Miguel de Cervantes Unibertsitate Europarrean besteak beste[5][6].

Hainbat telesaiotan ere agertu da:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Phillips, Nuala. (2024-02-11). «No es la última estrella del pop, es Alba Moreno, la divulgadora especializada en física que arrasa en redes» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2024-02-26). «Quién es Alba Moreno, la divulgadora que explica las leyes de la física con su peculiar estilo a más de un millón de seguidores» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. a b (Gaztelaniaz) Baroja, Andrea García. (2024-02-16). «Alba Moreno, divulgadora: “Nadie debería tener que cambiar su forma de ser, vestir o expresarse para dedicarse a lo que quiere”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. (Gaztelaniaz) potenzaglobalsolutions.com. (2024-03-04). «Divulgación científica en redes sociales | Influencers de la ciencia» https://www.cofis.es/ (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  5. UwU (Público). (2023-02-11). «Alba Moreno, divulgadora de Física en redes: "He llegado a escuchar que los hombres son mayoría en ciencias porque son muy complicadas"» UwU (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  6. (Gaztelaniaz) «La tiktokera Alba Moreno explica el lunes en la UEMC cómo divulgar en redes sociales siendo estudiante» La Voz de Medina 2022-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]