Albanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albanta
Luis Eduardo Aute taldearen
Argitaratze data1978
Grabazioa1978ko otsailean
Musika motaKantautorea
Iraupena42:35
Hizkuntza(Gaztelaniaz)
DiskoetxeaAriola
EkoizpenaTeddy bautista
Luis Eduardo Aute taldearen kronologia
Sarcófago
(1976)
Albanta De par en par
(1979)

Albanta Luis Eduardo Aute kantautorearen disko garrantzitsua da. Grabazioa Madrilgo Kirios estudioan egin zen, 1978ko otsailean. Albanta iruditutako utopiaren paisaia da, errealitatearen ifrentzua, eta bere semearen, Pablo Auteren bertso batzuetan oinarritzen da: "Las alas del agua /vuelan por los río de Albanta" (Uraren hegalak / Albantaren ibaien gainean hegan egiten dute). José Manuel Caballero Bonald poeta diskoaren koordinatzailea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko honetan Autek 1974 eta 1978 artean idatzitako abestiak bildu zituen. Lan honetan bere joera surrealista eta maitasunezkoa baztertu ziuen gai politikoei aurre egiteko. Francoren diktaduraren amaiera eta trantsizioaren garaia zen eta letrek ondo asko erantzuten diote garai berri horri. Diskoan frankismoak azken exekutatutakoei Al Alba kanta jasotzen da. Beste garrantzitsua A por el mar izan zen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan orkestra soinua baztertu zuen rock estiloruntz eboluzionatuz. Ekoizpena Teddy Bautistak egin zuen. Laguntzen geroago Barón Rojo taldean arituko zen Armando de Castro gitarra jotzailea zegoen. Musikaren moldaketa zuzeneko aktuazioei begira prestatuta zegoen. Ordura arte Autek ez zuen zuzenean abesten eta hori disko honekin aldatu zen.[1]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak Luis Eduardo Autek idatzitakoak dira.

A aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Anda suelto Satanás" - 2:55
  2. "Pétalo" ( Pablo Neruda eskainita). - 3:30
  3. "Al Alba" - 5:00
  4. "Digo que soy libre" - 5:02
  5. "Tiempo al tiempo" - 5:00

B aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "De paso" - 4:40
  2. "Ahora sí, ahora no" - 3:21
  3. "A por el mar" - 3:23
  4. "No sé qué coño me pasa hoy (Descanza en paz)" - 5:24
  5. "Albanta" - 4:05

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]