Al Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Alba
Rosa León (en) Itzuli, Luis Eduardo Auteren eta José Mercéen lan/konposizio musikala
EgileaLuis Eduardo Aute
Argitaratze-data1975
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoabalada

Al Alba (euskaraz Egunsentian) Luis Eduardo Aute kantautore espainiarraren eduki politiko handiko balada ospetsua da. 1975an idatzita lehenengo bertsioa Rosa León abeslariak grabatu zuen. Espainiako Trantsizio Demokratikoaren abesti kritikoa bihurtu zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Eduardo Aute une historiko oso zehatzean konposatu zuen Al Alba. 1975eko irailaren 27an, Francisco Franco hil baino aste batzuk lehenago, frankismoak betearazi zituen azken heriotza zigorrak izan ziren. ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zituzten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Egun horietan Autek protesta kanta hau idatzi zuen, maitasunezko balada itxurarekin, zentsuraren oztopoak errezago gainditzeko.

Abeslariaren hitzetan abestia Rosa Leónentzat ari zen prestatzen eta edukia heriotza zigorraren aurkako jarrera adieraztea zen. Denboran, ordea, aipatutako exekuzioekin lotu zen eta hor bere esanahai osoa lortu zuen.[2]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rosa León: berea lehenengo bertsioa izan zen, izenburu bereko disko handian jasota, 1975an.
  • Ana Belén: 1976an ¡Abolición! Canciones contra la pena de muerte disko kolektiboan jasota.
  • Luis Eduardo Aute, 1978an grabatu zuen Albanta musika diskoan. 1983an Entre amigos zuzeneko diskoan ere grabatu zuen.
  • Mecano: 1979an telebistako talent show batean interpretatu zuten.
  • José Mercé: 2000 urtean flamenko bertsioa Aire diskoan jaso zuen. Ondoren ere Auteri eskainiatako omenaldiko diskoan ere jasota, Mira que eres canalla, Aute.
  • Eco rock taldeak Réplica diskoan jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iksu, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]