Alberto Vázquez-Figueroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alberto Vázquez-Figueroa
Alberto Vázquez-Figueroa (Diada de Sant Jordi 2009).jpg
Bizitza
Jaiotza Santa Cruz Tenerifekoa1936ko urriaren 11 (81 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm0904723
http://www.vazquezfigueroa.es/

Alberto Vázquez-Figueroa Rial (Tenerifeko Santa Cruz, 1936ko urriaren 11) espainiar idazle eta kazetaria da.

Ama gazterik hila eta aita kartzelan gaixoturik eta erietxe batean sarturik, osaba batekin hazi eta hezi zen Saharan. Madrila joan zen kazetaritza ikasketak egitera. Ikasketak bukatuta, yate zahar bat erosi eta munduari bira eman zion hamalau hilabetean, eta liburu bat idatzi zuen itsasaldian bildutako materialarekin. Handik gutxira, lanean hasi zen Destino aldizkariarentzat, Ameriketako eta Afrikako bidaien erreportajeak eginez. Geroxeago La Vanguardia egunkariak kontratatu zuen Hego Ameriketako berriemaile gisa. 1960ko hamarkadatik aurrera, gerraz gerra ibili zen berriemaile gisa, Txaden, Kongon, Ginean eta Guatemalan, besteak beste. 1970ean TVEk kontratatu zuen, berriemaile gisa baita ere, eta telebistako izarretako bat bihurtu zen. 1970 inguruan idazteari ekin zion buru-belarri, eta batez ere idazle gisa da ezaguna. Asko idatzi du: Ebano (1975), Tuareg (1980), Marea negra (1982, Marea beltza), Marfil (1982, Bolia), Océano (1984), Vendaval (1986, Haizetea), Cienfuegos (1987), Anaconda (1987), Sicario (1991), La iguana (1995), Nuevos dioses(1995, Jainko berriak), Ciudadano Max (1998, Max hiritarra), Bora Bora (2001), Alí en el país de las maravillas (2005), Por mil millones de dólares (2007), Siete vidas y media (2009)...

Zine-zuzendari eta gidoilari lanetan ere aritua da, bere hainbat nobela zinemara egokitzen, batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]