Ginea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gineako Errepublika
République de Guinée

Bandera Armarria
Goiburua: Travail, Justice, Solidarité
(Lana, Justizia, Solidaritatea)
Ereserkia: Liberté
Hiriburua
eta hiri handiena
Konakry
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Herritarra ginear[1]
Gobernua Errepublika presidentziala
 -  Presidentea Alpha Condé
 -  Lehen ministroa Mohamed Said Fofana
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 245,857 km2 (78.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2009 zenbatespena 10.057.975 (81.)
 -  Dentsitatea 40,9 bizt./km2 (113.)
Dirua Ginear libera (GNF)
Ordu-eremua GMT (UTC+0)
Aurrezenbakia 224
Internet domeinua gn
Artikulu hau Afrikako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».

Gineako Errepublika[1] (frantsesez: République de Guinée) Afrika mendebaldeko estatua da, batzuetan Ginea-Konakry izena ere hartzen duena. Izan ere, Konakry herrialdeko hiriburua eta hiri nagusia da. Ginea-Bissau eta Senegalekin dago mugan iparraldetik, ipar-mendebaldetik Malirekin, hego-ekialdetik Boli Kostaekin, hegoaldetik Liberiarekin eta mendebaldetik Sierra Leonarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako kolonia -Frantziar Ginea (frantsesez: Guinée française) izenekoa- izan eta gero, independentzia 1958ko urriaren 2an lortu zuen. Inperio asko eraiki eta erori ziren. Sundiata Keitak sortutako Maliko Inperioa, Soumaoro Kanték 1235. urtean Kirinako guduan amaitu zuen.

Maliko Inperioak Gineako iparraldea hartu zuen eta Mansak gobernatu zuten. Famatuena Kankan Musa I.a izan zen, Mekara erromesaldi bat egin zuena 1324. urtean. 1591. urtean Maliko inperioa erori zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginea-Bissau eta Senegalekin dago mugan iparraldetik, ipar-mendebaldetik Malirekin, hego-ekialdetik Boli Kostarekin, hegoaldetik Liberiarekin eta mendebaldetik Sierra Leonarekin. Konakry kapitala dagoen lekuan, kosta zati bat du lurralde honek. Garaiera hartzen doa mendi batzuei esker, Fouta Djalon adibidez. Honek Konakry eta Kankan banatzen ditu. Kankan eta Nzérékoré artean lurraldea askoz ere lauagoa da. Boli Kostako mugan, Nzérékorén, Nimba mendigunea dago.

245.857 kilometro karratu ditu, hau da, Espainiaren erdia edota Ekuador baino pixka bat txikiagoa.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WWFren arabera, Guinea 5 eskualdetan banatzen da

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guinea munduko lurralderik txiroenetarikoa da eta laguntza internazionalaren dependentzia du. Barne produktu gordina %16-a jaitsi zen 1980ko hamarkadan.

Nekazaritzan egiten dute lan bertako gehienek, %80-a gutxi gora behera, eta produktu printzipalak Cajú gaztaina eta kotoia dira.

Mineraletan ordea, aberastasun handia du. Munduko bauxita produkzioaren heren bat du. Beste mineral batzuk ere badaude: burdina, urrea eta diamanteak, eta uranioa.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso alboko eremua laua da, eta barneratu ahala lurrazala muinotsua bihurtzen da, punturik altuena Nimba mendia delarik, 1.752 m-koa.

Baliabide naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide naturalen artean, bauxita da garrantzitsuena, bertan baitago ia munduko bauxita kopuruaren erdia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ginea Aldatu lotura Wikidatan