Aldabra
| Aldabra | |
|---|---|
Aldraba atoloiaren aireko ikuspegia. | |
| Geografia | |
| Uhartedia | Aldabra uhartedia |
| Uharteak denera | 46 |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 0 |
Aldabra —ezaguna orobat Aldabran, Aldabrako atoloia edo Aldabra uhartea izenez— Seychelleetako atoloi bat da, Indiako ozeanoaren mendebaldean kokatua. Unescoren Gizateriaren ondare zerrendan inskribatua dago 1982tik; izan ere, atoloia natura erreserba da, eta Ramsarko hitzarmenaren barruan dago. Ezaugarri nabarmen hauek ditu: munduko ataloi urgaineratu handiena da; dortoka berdeak Indiako ozeanoan duen habia gune nagusia da; Seychelleetako dortoka erraldoien populazioa handiena du; Phaethon rubricauda hegaztiaren koloniarik handiena du, bai eta Fregata ariel eta Fregata minor hegaztien kolonia handiak ere. Atoloiaren isolamenduak eta gizakiaren presentzia urriak aukera eman du bertako zenbait endemismo garatzeko, hala nola Dryolimnas cuvieri hegaztia, Indiako ozeanoko hegan egin ezin duen azken txori espeziea.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldabra Seychelleetako hego-mendebaldean dago, Mahé uharte nagusitik 1.066 km hego-mendebaldera,[1] eta Madagaskartik 420 km ipar-mendebaldera.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ross Mcleod Wanless. «Aldabra» Env.gov.sc (Seychelleetako Ingurumen Ministerioa) (kontsulta data: 2010-02-06).
- ↑ (Frantsesez) «Aldabra Atoll» Seychelles.travel (kontsulta data: 2010-02-06).