Aldapeko (abestia)
Itxura
| Aldapeko | |
|---|---|
| Oskorri, Kalakan(r)en abestia | |
| Musika mota | Folk |
| Hizkuntza | Euskara, (Nafar-lapurtera) |
| Idazlea | Herrikoia |

Aldapeko edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan kanta garai modernoetan bertsio asko izan dituen herri kanta da.
Sagardogintzan, kirikoketa jotzearekin batera abesten zen doinu batean izan lezake jatorria[1].
Bertsiorik ezagunenak agian Oskorrirena (The Pub Ibiltaria 1) eta Kalakan taldearena dira: azken horiek beren kabuz eta Madonnarekin grabatu eta zuzenean ere jo egin dute, "Sagarra jo" izenburua emanda[2].
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapeko sagarraren
- adarraren puntan,
- puntaren puntan,
- txoria zegoen kantari.
- Xiru-liruli,
- xiru-liruri,
- nork dantzatuko ote du
- soinutxo hori?
- Mende huntan
- jasan dudan
- bihotzeko pena,
- penaren pena,
- nola behar dut ekarri?
- Xiru-liruli,
- xiru-liruri,
- zuk maitea har ezazu
- ene pena hori!
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Orzaiz, Ion. «Sagar jotzearen erritmoan» Berria (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ Madonna eta Kalakan: Sagarra jo. (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia: Bilaketa - Ikus beilari» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-10-25).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH - Ikus beilari» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-10-25).