Oihan
Oihanaren definizioak bi esanahi dauzka: inguru oihan tropikalak eta klima epeleko oihanak. "Lurraren birikak" dira lurralde oihantsuak, landare eta animalien espezie ugari eta biodibertsitate handia gordetzen dutenak.
Eduki-taula
Oihanaren etimologia euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz "baso" hitzaren eta "oihan" hitzaren etimologia zenbait kasuetan nahastu edo ondo zehaztu gabe agertzen da. Gainera basoaren eta oihanaren arteko ezberdintasunak aldatzen dira euskalki batetik bestera zein eskualdez eskualde. Antza, garai batean, oihanak edo ohiarrak basoaren esanahia zuten euskararen zabalpen eremu guztian, toponimoen ugaritasunak agerian uzten dutenez. Egun ordea "ohian" hitza Iparraldeko zein Nafarroako euskalkietan erabiltzen da gehien bat, baso handiaren esanahiarekin, esate baterako euskal Pirinioetako baso handiez aritzeko (Iratiko oihanaren kasu).
Oihan tropikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino. Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.
Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.
Oihan tropikalak eskualde hauetan ageri dira:
- Amerika: Mexikoko hego-ekialdean, Honduras, Belize, Nikaragua, Panama, Kolonbiako ipar-mendebaldea eta Amazonas aldean (Kolonbia, Venezuela eta Brasilgo ipar-mendebaldean).
- Afrika: Ginea, Liberia, Boli Kosta, Ghana, Togo, Benin eta Nigeriako hegoaldean, Kamerun, Kongoko Errepublika eta Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Madagaskarreko ekialdean.
- Asia: Indiako ekialdean, Bangladesh, Myanmar, Thailandia, Vietnam, Laos, Malaysia, Indonesia eta Filipinetan.
Klima epeleko ohianak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hurrengo tokietan daude:
- Europa: Norvegiako hego-mendebaldean, Britainiar Uharteetako mendebaldean (Irlanda, Kornualles eta Gales eta Eskoziako mendebaldean), Bretainian, Kroazia eta Bosniako mendebaldean eta Iberiar penintsulako iparraldean (Galiziatik Euskal Herrira).
- Asia: Turkiako ipar-ekialdean, Georgian, Irango iparraldean, Nepalen, Bhutanen, Txinako hegoaldean, Japonian, Hego eta Ipar Koreako ekialdean.
- Amerika: Alaskako hegoaldean, Kanada eta AEBetako mendebaldeko kostaldean eta Txileko hegoaldean.
- Ozeania: Australiako hego-ekialdean eta Zeelanda Berrian.
Baso-soiltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deforestazio, desoihanketa edo baso-soiltzea planeta honetako gaur egungo arazo ekologiko nagusietakoa, klima aldaketaren eragileetakoa eta biodibertsitatea arriskuan ipintzen duen fenomenoa da.
Egurraren gehiegizko ustiapenak eta lur sail zabalak lortzeko helburuak dakarte, besteak beste.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oihan ![]() |
- (Ingelesez) "Save the Rain Forest"