Aldarion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Aldarion edo Tar-Aldarion, "Zuhaitzen semea" esan nahi duena quenyaz, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Numenorreko Dunadan bat da, Tar-Meneldur eta Almarianen semea eta Ailinel eta Almielen anaia. Eguzkiaren Bigarren Aroko 700ean jaio zen, Anardil izenarekin ("Eguzkiaren maitale" edo "eguzkiaren lagun"), baina, errege zetrua jasotzean, Tar-Aldarion izena hartu zuen, zuhaitzak oso gogoko baitzituen. Numenorreko seigarren errege bihurtu zen, Eguzkiaren Bigarren Aroko 883tik 1075 arte gobernatuz, zetrua bere alabari utzi zionean. Eguzkiaren bigarren aroko 1098an hil zen.

Erendisekin ezkondu ondoren, bere alaba bakarra jaio zen, Tar-Ankalimë, eta, hau erregina bihurtu ahal izateko, Tar-Aldarionek, oinordekotza legea aldatu zuen, ordutik aurrera, erregearen lehen seme-alabak, neska zein mutila izan, Numenorreko zetrua jasoko zuelarik.

Tar-Aldarion, marinel handi bat izan zen, eta sarri, uhartetik kanpo ematen zuen denbora luzea, bere emaztea nahigabetuz, gizon batek, itsasoen anderea zen Uinen eta beste emakume bat emazte bezala ezin izateari buruz kexatzen zena.

Lindoneko Gil-galaden lagun handia izan zen, baita itsasontzi arotza zen Zirdanena ere. Azken honengandik, Tar-Aldarionek, asko ikasi zuen itsasontziak eraikitzeko arteari buruz, eta Numenor, uharteko ontziolak hornitzen zituzten baso asko eratzen zituzten zuhaitz ugarirekin betez. Gainera, mellyrn batzuk oparitu zizkion Gil-galadi, baina, bere lurraldean hazten ez zirenez, Gil-galadek, Galadrieli eman zizkion, bere boterearekin, Lothlorienen, Anduin ibaiaren ondoan haztea eragin zuena, Numenorrekoek zuten tamaina bera sekula lortu ez zuten arren.


Aurrekoa
Tar-Meneldur
Elrosen etxea Numenorreko erregeak
Eguzkiaren Bigarren Aroko 883-1075
Ondorengoa
Tar-Ankalimë