Tar-Ankalimë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Ankalimë, quenya hizkuntzan "dizdiratsuena" esan nahi duena, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat zen, Tar-Aldarion eta Erendisen alaba. Eguzkiaren Bigarren Aroko 873an jaio zen, eta, gaztea zenean Emerwen Aranel ("Printzesa Artzaina") bezala ere ezagutua izan zen. Numenorreko zazpigarren erregina izan zen, eta lehen Erregina Erregeordea, bere aitak, Numenorreko legeak aldatu baitzituen, bere oinordeko bakarrak goberna ahal zezan.

Ezkongabe egon zen denbora askoan, Hallakarrekin ezkondu zen arte, Vardamirren ondorengo bat, arrazoi politikoengatik. Honekin, bere seme bakarra izan zen Tar-Anarion izan zuen, eta, hau jaio ondoren, leiha ugari egon zire Ankalimë eta Hallakarren artean.

Bere aitak, zetrua eman zion Eguzkiaren Bigarren Aroko 1075ean, eta, hau hil zenean, bere ama bezala, izaera harrokoa zenez, Tar-Ankalimë, Lindoneko Gil-galad erregeari laguntzeari utzi zion, baita Tar-Anarionen egitasmo ugari ere.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 1280 arte gobernatu zuen, 205 urtez, Elrosen garaitik, beste edozein erregek baino gehiago. Urte horretan, zetrua, bere seme Tar-Anarioni eman zion. Ankalimë, bost urte beranduago hil zen, 1285. urtean.


Aurrekoa
Tar-Aldarion
Elrosen etxea, Numenorreko erregina
Eguzkiaren Bigarren Aroko 1075-1280
Ondorengoa
Tar-Anarion