Alderdi Andaluzista
Partido Andalucista Andaluziako alderdi nazionalista izan zen.
1971n sortutako Alianza Socialista de Andalucía alderdiaren lekukoa hartu zuen 1976an, Partido Socialista de Andalucía (PSA) izenarekin. 1979an egindako II. Kongresuan PSA-Poder Andaluz izena hartu zuen. Azkenik, 1984an izen berria jarri zion bere buruari (Partido Andalucista). 2015ean desegin zen.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partido Andalucistak bere burua honela definitzen zuen: nazionalista, federalista, aurrerakoia eta ezkertiarra. Andaluziako autonomia moteltzeko joeren aurka altxatzen zen, bere ustez joera horrek gizarte andaluziarraren kohesioa apurtzen baitu. Andaluziaren nazio izaera onartzerakoan, Espainiako gainerako herriek ("nazionalitate historiko" ez zirenek) ez bezalako bilakaera izan zuen, erreferendum bidez onartu baitzen bere nazionalitate izaera.
Andaluziaren garapen iraunkor eta egokia lortu nahi zuen, beharrezko hazkundea bultzatuz, baina ingurumena arriskuan jarri gabe. Garapen horrek lagunduko luke egun Andaluziak Espainiaren barruan duen irudia aldatzen (esku langileen lurralde gisa ikusi ohi dute askok, beste lurralde batzuk garapen industriala eta zerbitzu jarduera garrantzitsuak dituzten bitartean). Espainia estatu federal bihurtu nahi zuen, herri guztien garapen iraunkorra bideratuko lukeen eredua, hain zuzen.
Europako Aliantza Librea deituriko koalizioko partaidea izan zen Europako Parlamentuan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Alderdiaren webgune ofiziala