Alderdi Demokratiko Unionista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alderdi Demokratiko Unionista
Democratic Unionist Party (DUP)
Buruzagia Peter Robinson
Sorrera 1971
Egoitza nagusia Belfast (Ipar Irlanda)
Ideologia politikoa Kontserbadorea, kristaua, unionista
www.dup.org.uk

Alderdi Demokratiko Unionista(DUP) (ingelesez Democratic Unionist Party) Ipar Irlandako alderdi unionista nagusia da. Azken hauteskundeen arabera, Ipar Irlandako alderdi handiena da, eta Erresuma Batuko Parlamentuan, laugarrena.

Ian Paisley eta Peter Robinson ditu buruan. Ian Paisley berak eta Desmond Boalek sortu zuten 1971n. Eserlekuak udal, probintzia, nazio eta europar mailetan irabazi ditu. Ipar Irlandako unionistei dagokienez, UUP (Ulster Unionist Party) dute aurkari nagusia. Izan ere, 1970eko zein 1980ko hamarkadetan UUP unionisten alderdi ofizialtzat jotzen baitzen. Nolanahi ere, DUPen aurkari nagusia Sinn Fein alderdi nazionalista da.

George J. Mitchell AEBetako senatariaren eskutik Ostiral Santuko Hitzarmeneko eztabaidetan parte hartu zuen DUPek. Hala ere, IRAk armak gorde zituen arren Sinn Feinen parte-hartzea utzi zenean, DUPek atzera egin zuen. Hitzarmena onartzeko erreferendumean ezetzaren alde jo zuten.

DUPek bi eserleku lortu ziten Ipar Irlandako Komite Exekutiboan. Ministro horiek kabinetean Sinn Feinekoekin biltzeari uko egin zioten. Ipar Irlandako Asanbladarako 2003ko hauteskundeetan, DUP eskualdeko alderdi handiena bihurtu zen, 30 eserleku lortuta. 2004an, Erresuma Batuko Parlamenturako hauteskundeetan, Ipar Irlandako alderdi handiena bihurtu zen (Andrew Hunterrekin batera, 7 eserleku eskuratu zituen. UUPk 5, Sinn Féinek 4, eta SDLPk 3). 2005eko hauteskunde orokorretan, egoera hori berretsi zen.

Northern Ireland election seats 1997-2005.png

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]