Aleksandr Karelin
Aleksandr Alexandrovitx Karelin (errusieraz: Александр Александрович Карелин, Novosibirsk, 1967ko irailaren 19a), kirolari, politikari eta Errusiar Federakundeko borrokalari olinpiar ohia. Urrezko domina irabazi zuen 1988, 1992 eta 1996ko Olinpiar Jokoetan. Errusiar hartza, Aleksandr Handia eta Esperimentua ezizenarekin, 1987tik 2000ra garaitu gabe mantendu zen nazioarteko lehiaketetan, Rulon Gardnerren aurka galdu zuen arte Sidneyko Olinpiar Jokoetan (2000).
Bere ikaragarrizko indarragatik eta borrokalari olinpiar gisa izandako arrakastagatik goretsia izan da. Borroka grekoerromatarrak izan duen borrokalari onenetarikotzat hartzen da. Borroka libre profesionalean ere parte hartu zuen. 1999. urtean, Akira Maedaren aurka borrokatu zuen, eta 2'5 milioi dolar irabazi zituen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karelin 2000. urtean erretiratu zen borrokalari libre gisa, eta ibilbide politikoa hasi zuen. Errusia Batua alderdiko kide egin zen, eta Novosibirskeko oblasteko ordezkari izan zen Estatu-Duman 1999 eta 2003an. 2007an Dumako ordezkari hautatua izan zen Stavropoleko lurraldean. Bestalde, gaur egun, Dumako nazioarteko arazoen batzordeko kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Aleksandr Karelini elkarrizketa
- (Ingelesez) Aleksandr Karelini buruzko biografia
- 1967ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errusiako borrokalariak
- Errusia Batuko politikariak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak borrokan
- Errusiar Federazioko Heroiak