Novosibirsk
Novosibirsk Новосибирск | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
![]() Novosibirskeko ikuspegiak ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako oblastak | ![]() | ||
Alkatea |
Anatoly Lokot (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Новосиби́рск | ||
Jatorrizko izena | Новосибирск | ||
Posta kodea |
630000 eta 630992 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55° 02′ 00″ N, 82° 55′ 00″ E / 55.0333°N,82.9167°EKoordenatuak: 55° 02′ 00″ N, 82° 55′ 00″ E / 55.0333°N,82.9167°E | ||
![]() | |||
Azalera | 503,1 km² | ||
Altuera | 150 | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
1.602.915 (2017)![]() | ||
Dentsitatea | 2.929,35 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1893 | ||
Telefono aurrizkia |
383 | ||
Ordu eremua |
UTC+07:00, Omsk Time (en) ![]() ![]() | ||
Hiri senidetuak |
Sapporo, Varna, Minsk, Daejeon, Minneapolis, Omsk, Krasnoiarsk, Larnaca Municipality (en) ![]() | ||
http://www.novo-sibirsk.ru/ |
Novosibirsk[1] (errusieraz: Новосиби́рск), 1926 arte Novonikolaievsk deitua, Errusiako hiria da, erresumaren erdi-hegoaldean dagoen Novosibirsk oblasteko hiriburua. Mendebaldeko Siberiako ordokian dago, Obi ibaiaren ertzean. 2010ean 1.473.754 biztanle zituen[2]. Siberiako hiririk handiena da, eta Errusiako hirugarrena, Mosku eta San Petersburgoren ondoren.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inguruko hiri asko bezala, XIX. mendearen amaieran sortu zen (zehazki, 1883an), Errusiaren ekialdea kolonizatzearren. 1893an Transiberiarraren gurutzegune bihurtu zen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriaren garapena ondoan aurkitzen den Kuzbass harrikatz-hobiaren ustiakuntzari lotua dago. Industria Bigarren Mundu Gerraren garaian garatu zen bereziki, lantegi asko hara eraman baitzituzten. Industriagune garrantzitsua da: metalurgia, makineria, elektronika, kimika eta elikadura industriak, oihalgintza. Energia Obi ibaiko zentral hidroelektrikoak eta bi zentral termikok sortua da.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Novosibirskek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Uda beroak eta oso negu hotzak ditu.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 4.1 | 5.5 | 14.4 | 30.7 | 36.1 | 36.6 | 35.9 | 35.7 | 33.2 | 27.2 | 11.5 | 4.8 | 36.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -12.1 | -9.7 | -1.9 | 8.1 | 18.8 | 23.4 | 25.4 | 22.8 | 16.0 | 7.6 | -3.5 | -9.9 | 7.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -16.5 | -14.8 | -7.6 | 2.3 | 11.8 | 17.1 | 19.4 | 16.6 | 10.2 | 3.1 | -6.9 | -14.0 | 1.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −20.9 | −19.5 | -12.8 | -2.4 | 5.6 | 11.2 | 13.8 | 11.2 | 5.6 | -0.4 | −10.3 | −18.3 | -3.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −46.2 | −46.3 | −36.4 | −29.1 | −8.6 | -2.0 | 1.5 | 0.0 | −6.9 | −26.4 | −40.0 | −45.7 | −46.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26 | 15 | 17 | 28 | 34 | 50 | 72 | 49 | 42 | 46 | 38 | 31 | 448 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 6 | 5 | 5 | 6 | 8 | 7 | 8 | 9 | 8 | 9 | 8 | 6 | 85 |
Hezetasuna (%) | 82 | 81 | 77 | 65 | 58 | 66 | 73 | 75 | 75 | 78 | 83 | 83 | 75 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3] | |||||||||||||
Iturria (2): World Meteorological Organization (precipitation days only)[4] |
Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Novosibirsk ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. Noiz kontsultatua: 2018-08-25.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Errusieraz) (Ingelesez) Novosibirskeko Udalaren webgune ofiziala.