Alessandra Galloni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alessandra Galloni

Bizitza
JaiotzaErroma, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
London School of Economics
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Reuters
KidetzaThomson Reuters
The Wall Street Journal
Reuters

Twitter: aagalloni Edit the value on Wikidata

Alessandra Galloni (Erroma, Italia, 1974) kazetari italiarra da; 2021az geroztik, Reuters nazioarteko albiste-agentziako erredaktore-burua da. Ehun eta hirurogeita hamar urteko historian enpresa hori zuzentzen duen lehen emakumea.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman jaio zen, eta 1995ean Harvardeko Unibertsitatean graduatu zen ekonomian. 2002an masterra lortu zuen London School of Economics eskolan.[3] Orduan, britainiar hiriburuan bizitzea erabaki zuen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide hasieran Associated Press agentzian eta Reuters bereko Italiako albiste-zerbitzuan lan egin zuen.[4]

Ondoren, 13 urte eman zituen Wall Street Journal egunkari estatubatuarrean, eta hainbat funtzio bete zituen: korrespontsala Europan (Londres, Paris eta Erroma), kronista ekonomia- eta finantza-sektorean, eta lanpostuan gora egin zuen.[5]

2013an, Reutersera itzuli zen, Europako Hegoaldeko bulegoko editorial zuzendari gisa. 2015ean, albisteen editore globala izendatu zuten, hau da, agentziako erreportaje guztien arduradun. 2021eko apirilaren 13an erredaktoreburu izendatu zuten, prentsa-agentzia britainiarrak zuzentzen duen ehun eta hirurogeita hamar urteko lehen emakumea.[1] Agentziak 2450 kazetari ditu munduko 200 lekutan.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004: «Overseas press club award» (Estatu Batuak), Parmalat eskandaluaren kazetaritza-estaldurarako[7]
  • 2005: «United Kingdom business journalist of the year» (Britainia Handia).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]