London School of Economics

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
London School of Economics and Political Science (LSE)
Londreseko Ekonomia eta Zientzia Politikoa Eskola
London school of economics logo with name.svg
Goiburua'Rerum cognoscere causas (ezagutu gauzen kausak)
Ezarpena 1895
Mota publikoa
ErrektoreaCraig Calhoun
Ikasleak8.815
Kokapena Londres.,  Ingalaterra
Koordenatuak51° 30′ 50.40″ N, 0° 07′ 0.12″ W / 51.5140000°N,0.1167000°W / 51.5140000; -0.1167000Koordenatuak: 51° 30′ 50.40″ N, 0° 07′ 0.12″ W / 51.5140000°N,0.1167000°W / 51.5140000; -0.1167000
Webgunea www.lse.ac.uk

London School of Economics and Political Science (London School of Economis edo LSE bezala ere ezaguna, euskaraz, Londresko Ekonomia Eskola) ekonomian eta gizarte zientzietan oinarrituriko munduko unibertsitate ospetsuenetakoa da. Campusa Houghton Street-en dago, Westminster auzoan, eta Justizia Errege-Auzitegiaren ondoan dago. Unibertsitatearen barruan British Library of Political and Economic Science (BLPES) dago, LSE library bezala ere ezaguna, gizarte zientzien inguruko liburutegirik handiena. Bere ikasle eta irakasle ohien artean, hamaseitik gora Nobel Sari daude (bakea, literatura eta ekonomia) eta Estatuburu eta gobernuburu, hogeita hamabostetik gora. LSEk egiten dituen ikerketak finantza arloan eragin handi duten txostenen iturburu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Old Building, LSEko eraikin nagusia

LSE 1895ean sortu zen Fabian Society elkarteko kide batzuen bitartez:Sidney eta Beatrice Webb, Graham Wallas eta George Bernard Shaw. Hori guztia Henry Hunt Hutchinson filantropo pribatuak Fabian Societyri emandako 20.000 liberei esker izan zen posible[1]. Lehen klaseak 1985eko urrian eman ziren John Street-en eta hurrengo urtean Adelphi Terrace-ko 10. zenbakira mugitu zen.

1900an LSE sortu berri zen Londresko Unibertsitateko Ekonomia fakultate bihurtzen da eta 1901ean fakultateak ematen zituen ikasketak, BSC (Econ) eta DSc (Econ) deituraz, gizarte zientzietara berariaz bideratutako lehen karrerak izan ziren. 1902an ofizialki bere gaur egungo egoitzara mugitu zen, Clare Market eta Houghton Street, Aldwych ondoan. 1920ko maiatzean Jurgi V Erregeak Old Building delakoaren lehen harria jarri zuen.

Ikasle eta irakasle ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobel Saridunak London School of Economics-ekin harremanetan
Urtea Sariduna Saria
1925 George Bernard Shaw Literatura
1950 Ralph Bunche Bakea
1950 Bertrand Russell Literatura
1959 Philip Noel-Baker Bakea
1972 Sir John Hicks Ekonomia
1974 Friedrich Hayek Ekonomia
1977 James Meade Ekonomia
1979 Sir William Arthur Lewis Ekonomia
1987 Óscar Arias Bakea
1990 Merton Miller Ekonomia
1991 Ronald Coase Ekonomia
1998 Amartya Sen Ekonomia
1999 Robert Mundell Ekonomia
2001 George Akerlof Ekonomia
2003 Robert F. Engle III Ekonomia
2007 Leonid Hurwicz Ekonomia
2008 Paul Krugman Ekonomia
2010 Christopher A. Pissarides Ekonomia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]