Alexander Pitxuxkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexander Pitxuxkin
Bizitza
Jaiotza Mytishchi Itzuli1974ko apirilaren  9a (44 urte)
Herrialdea  Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Bizilekua Polyarnaya Sova ('Arctic Owl') prison Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kriminala eta serieko hiltzailea
IMDb nm5646730

Alexander Pitxuxkin (errusieraz: Александр Пичушкин); Mytishtxi, Sobietar Batasuna, 1974ko apirilaren 9a - ) Mailuaren hiltzailea -horrela hil ohi zuen- edo Xakearen asasinoa -xake-taulak dituen koadro kopurua (64) berdindu nahi omen zuen hildakoekin- deitu zitzaion errusiar serie-hiltzailea da. 1992tik 2006ko ekainean harrapatu zuten arte, berak 61 zirela esaten bazuen ere, 49 pertsona hiltzeaz salatu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitxuxkinek Moskuko janari denda batean egiten zuen lan. 1992an, hasi zen, jada, hiltzen. 18 urte besterik ez zuen ikaskide bat erail zuenean, estoldatik behera botaz, bere hiltzeko asmoetan ez ziolako lagundu.

Era berean, eskale bat eraikuntza batetik behera bota zuela aitortu zuen.

Hortik aurrera, Pitxuxkinek behin eta berriro egin zituen erasoak eta, 2001era arte, ez zuten dena asasino bakar baten lana izan zitekeen susmoa izan.

Pitxuxkinen modus operandia beti zen berdina: biktima engainatzen zuen eta mailuz hiltzen zuen. Zenbaitetan, eskaleren bat garagardo edo vodka bat edatera gonbidatzen zuen, mozkortzeko xedean. Emakumeekin zitak ere egin ohi zituen edo lankideekin, zerbait hartzera gonbidatu eta gero, erailtzen zituelarik[1].

2006ko ekainaren 16an hartu zuten atxilo Pitxuxkin, bere Moskuko etxean. Bere biktimetako baten etxean, hiltzailearen datuak zeuden, semeari mezua utzi ziolako, hark jakin zezan nora joan zen. Hantxe agertu ziren idatzita Pitxuxkinen izena, telefonoa eta abar. Ez zuen trabarik jarri eta segituan aitortu zuen dena.

Etxean, xake-taula bat zuen eta, biktimak hil ahala, txanpon bat ezarriz joan zen laukietan. 61 zeuzkan okupatuta, baina fiskalak ez zuen 49 besterik frogatzerik lortu[2].

Xakearen hiltzaileak, errekorra hautsi nahi omen zuen, Errusiako hiltzaile handienari irabaziz. Andrei Txikatilo zen hori, 1994an, 53 nerabe eta ume hiltzeagatik heriotza-zigorrera kondenatu eta exekutatu zutena.

2007ko irailaren 10ean, Pitxuxkinen aurkako epaiketa hasi zen; biktimen familiak hantxe agertu ziren, erasotzeko asmoz, baina blindatuta zegoen kubo batean agertu zuten jendaurrean. 48 hilketa leporatu zizkioten eta beste 3 saiakera ere bai eta errudun aurkitu zuten. 2007ko urriaren 29an, sententzia konfirmatu eta bizitza osorako kartzela-zigorra esleitu zioten Pitxuxkini.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]