Eztabaida:Alexander Pitxuxkin

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo. Ez nago ados artikuluaren izenburuarekin. Pertsona honek Aleksandr (Александр) du izena, inola ere Aleksander/Alexander (Александер). Bigarren hori ingelesetik dator eta. -Zuiarra (eztabaida) 14:46, 14 abendua 2015 (UTC)

Baita ere Alexander Vinokurovek, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:04, 14 abendua 2015 (UTC)
Aldiz, Aleksandr Alekhin xakelaria, neuk sortutako artikulua. Saltsa badago: Alexander VS Aleksandr, euskarazko izena erabili edota jatorrizko errusiar izena mantendu. Beste hizkuntzetako Wikipedietan ere saltsa bera dago, batzuk bata eta besteak bestea. Euskalaria edo itzultzailea den lankideren batek argitu beharko liguke bi aukeretako zein den zuzena.
-Euskaldunaa (eztabaida) 15:15, 14 abendua 2015 (UTC)
Ummm... Egia... Batzuk Aleksandr dauzkagu (Solzhenitsin, Alekhin..., beste idazkerak ere artikuluan agertzen badira ere) eta beste batzuk, berriz, Alexander (Egia da inguru hartako bakarra Vinokurov dela... Besteak alemaniar, hungariar eta abar... dira...)... Dakienak esan dezala! Ni ados nago denak aldatzearekin... -Koro (eztabaida) 19:17, 14 abendua 2015 (UTC)