Alfredo Alonso-Allende Yohn
Alfredo Alonso-Allende Yohn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Areeta, 1946 (74/75 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Murtziako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Bristolgo Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alfredo Alonso-Allende Yohn (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1946) euskal idazle erdalduna da.
Kimika-zientziatan doktorea, Alonso-Allende biologian eta zientzia esperimentaletan ikertzeagatik da ezaguna, bai eta moral katolikoari buruzko hainbat liburu plazaratzeagatik ere. Horietariko gehienetan laguntasuna du hizpide. Egun, Bilbon bizi da.
Biografia eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alonso-Allende 1978an egin zen doktore, bere tesia Murtziako Unibertsitateko Guzman Gimenez Gines doktoreak zuzendu zuela[1]. Gerora, Espainiako Gobernuko CSIC edo Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian arituko da irakasle, ondoren Bristolgo (Ingalaterra) eta Salzburgoko (Austria) Harvard unibertsitateetan dozentzia lanak eginez[2].
Monografiak zientzia esperimentalen inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aspectos analíticos en la determinación de multirresiduos de plaguicidas organoclorados en pimiento (Capsicum annuum L.): Evoluciones durante su cultivo y en la elaboración industrial del pimentón. Doktore tesia. Segurako Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa, 1977.
- Principios de nutrición humana (T. Geoffrey Taylor eta C. Gonzalez Buigesekin batera). Omega, 1981.
- Legislación sobre plaguicidas y residuos de plaguicidas. Segurako Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa, 1978.
Kristautasunari buruzko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Creer. La fe es razonable y necesaria para vivir. Madril, Rialp, 2018.
- Amigos. Madril, Palabra, 2014 (euskarara itzulia autoedizio bidez -Lagunak-).
- La amistad del cristiano. Madril, Rialp, 2013
- Hacer amigos. Madril, Ediciones Internacionales Universitarias, 2010.
- Aprender a ser amigos. Madril, Palabra, 1999.
- Ser amigos. Bartzelona, Ediciones Internacionales Universitarias, 1997.
Sari eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alonso-Allendek Juan de la Cierva saria eskuratu zuen bere ikerketa-lanengatik[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Tesis doctorales. Ciencias y técnica. Unibertsitate-kontseilua, 357 or. ISBN ISBN 84-369-1827-4..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alfredo, Alonso-Allende. (2018). Creer. La fe es razonable y necesaria para ser feliz. Rialp.