Alfredo Astiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Astiz
Alfredo Astiz.PNG
Bizitza
JaiotzaMar del Plata1951ko azaroaren 8a (70 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaMilitary Naval School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentinako Itsas Armada
Graduafragata kapitain
Parte hartutako gatazkakFalkland Uharteetako Gerra

Alfredo Ignacio Astiz (Mar del Plata, Buenos Airesko probintzia, 1951ko azaroaren 8a) Argentinako itsas-armadako fragata kapitain ohia eta gizateriaren aurkako krimenak burutzeagatik zigortutako argentinar militarra da. Aingeru ileoria eta Heriotzaren aingerua ezizenez ezaguna da.

Krimenak eta izugarrikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976 eta 1983 bitartean jazotako Argentinako Berrantolaketa Nazionalaren Prozesuan zehar Giza Eskubideen aldeko erakundeetan espioi modura sartu zen. ESMAn egoitza zuen Grupo de tareas 3.3.2 taldeko kidea ere izan zen; talde militar hau jende ugariren bahiketa, tortura, hilketa eta desagerketen arduraduna izan zen.

Bere ardurapean burututako krimen eta izugarrikerien artean ezagunenak Dagmar Hagelin suediar-argentinar nerabearen eta Alice Domon eta Léonie Duquet frantziar lekaimeen bahiketa, tortura eta desagerketa dira[1] (krimen hauengatik Astizezk bizi guztirako espetxe zigorra jaso zuen).

Fakland uharteetako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Falkland Uharteetako Gerran, Erresuma Batuak Astiz eta haren agintepeko militar talde bat gerra preso hartu zituzten. Hori zela eta, Suedia eta Frantziako gobernuek Astiz gizateriaren aurkako krimenengatik epaitua izan zedin eskatu zuten. Baina garai hartan Margaret Thatcher buru zuen Erresuma Batuko gobernuak haren estradizioari uko egin zion, Genevako Konbentzioa argudiatuz. Horrenbestez, ingelesek Astiz Argentinara itzularazi zuten[2].

Epaiketa eta espetxeratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Argentinako Itsas Armadatik bota eta mailaz jaitsi zuten. Azkenik 2006an Santa Cruz elizako taldearen desagerpena eta beste sei bahiketa eta tortura kasuengatik epaitu, bizi guztirako espetxe zigorra jaso eta espetxeratua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Torres, Maruja. Alfredo Astiz: historia de un centurión. elpais.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-11).
  2. Herren, Ricardo. Malvinas, 20 años después. elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2015-08-11).