Algorta Arraun Taldea
Algorta Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1966-2008 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | - |
Entrenatzailea | - |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Algorta Portu Zaharra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2023 | ez |
Algorta Arraun Elkartea Getxoko Algorta auzoko arraun elkartea da, gaur egun Getxo Arraun Elkartearen barnean dagoena. 1966ko azaroaren 26an sortu bazuten ere, Algortako traineruak jadanik bazebiltzan XIX. mendean Bilboko itsasadarrean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1894. urtekoa da Algortako traineru baten lehenengo aipamena. 20 eta 30. hamarkadako Abrako estropadetan ere parte hartu izan zuten inoiz algortarrek emaitza aipagarririk lortu gabe.
1966koa da egungo klubaren sorrera eta hasieran batel eta trainerillei ekin zioten, Bizkaiko txapelketak lortuz, bateletan 1970 eta 1971ean eta trainerilletan 1971an ere. Harrobiko lan honek urte gutxi barru emango zuen fruitua, Kontxako Banderarako sailkapenarekin (1982 eta 1980) eta Espainiako Traineru Txapelketako bigarren postuarekin (1982) besteak beste. Garai hartan Bizkaiko hirugarren trainerua bihurtu zen, baina bere tostetan hasitako arraunlariak Kaiku eta Santurtzik fitxatu zituzten.[1]. Horrela urte on batzuk pasa ondoren 1988an trainerua utzi beharra izan zuten arraunlari falta zela eta.
Ordutik hona sarritan elkartu behar izan du beste klubekin trainerua uretaratzeko, hala Raspasekin 1998an Getxo Arraun Taldea sortuz , 2001ean Mundakarekin Algorta-Mundaka izenpean, edota 2003an Deusturekin Ibaizabal Arraun Elkartea eratuz. Gaur egun kluba egun desagertua da eta Getxo Arraun Elkartea izenarekin berragertu da. KAE Ligako bigarren mailan ari da.
Getxoko Traineru Bandera sonatua antolatzen du urtero uztailaren 31ean.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Bosgarrena 1980an
- Sailkatua (2): 1980 eta 1982.
TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- KAE 1 maila: hamargarren 2010an.
Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Hirugarrena (1): 1982.
Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Hirugarrena (1): 1981.
- Laugarrena (1): 1984.
Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1982, 1984
Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarrena 1981, 1982 eta 1984ean.
- El Corte Ingles Bandera (0): hirugarrena 1971an.
- Bizkaitarren Promozio Bandera (4): 1979, 1981, 1982 eta 1990.
- Zarauzko Ikurrina (0): laugarrena 1980an.
- Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 1998 (Getxo Arraun Taldea)
- Portus Amanus Saria (1): 1980
- Gurutze Gorriaren Bandera (Castro Urdiales) (1): 1982
- Bermeoko Bandera (1): 1984
Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Trainerilla Txapelketa:
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1980.
- Hirugarrena (2): 1971, 1981.
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 1981.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (1): 1971.
Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bizkaiko Batel Txapelketa (2): 1970 eta 1971.
Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi estropada antolatzen ditu urtero:
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ .