Deustu Arraun Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Deustu Arraun Taldea
Ezizena Deustu-Bilbo
Sorrera 1981
Herria Euskal Herria Deustu, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Aitor Mojas
Entrenatzailea Euskal Herria Jon Elortegi
Patroia(k) Espainia Cristian Garma
Euskal Herria Mikel Garcia
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2017: Kontxa ez
2017: Liga 6.a (KAE 1 Liga)
2018 (KAE 1 Liga)
Webgunea www.deustuarrauntaldea.com

Deustu Arraun Taldea Deustuko kolore tomateroak defendatzen dituen Bilboko arraun talde bakarra da, hori nabarmentzeko 2016 denboraldirako Deustu-Bilbo izena hartu du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastiko gorria erabiltzen du eta Tomatera trainerua berdea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustu Arraun Taldea
Deustu Arraun Taldea traineruak

1981an sortu zen, talde txikia izanik. Hurrengo urtean batel txapelketetan hasi zen eta 1983an Bizkaiko bi txapelketa, Euskadiko bat eta Espainiako bigarren postua "juvenil" mailan irabazi zituen. Aurreko urteko emaitzak ikusita, 1984an traineruekin hastea erabaki zuten, zailtasun handiei aurre eginez. Traineruen lehenengo esperientziak 1992arte iraun zuen (1990an Portugaleterekin batera), eta Tomaterak ez zuen berriro lehiatuko 1994arte. Bigarren esperientzia honek lau urte iraun zituen.

2000an, arraunlari eskasiaren ondorioz, Deustuko eta Lutxanako arraun taldeek bien artean traineru bakarra osatzea erabaki zuten. Hitzarmen hau 2003an bukatu zen, izan ere, urte horretan Deustu eta Algorta taldeak bateratu ziren Ibaizabal izenarekin.

Gaur egun Tomaterak KAE Ligan ari da lehiatzen. Hala ere, behe mailetan, batel kopuru nabarmena du, bai mutilen eta bai nesken txapelketetan. Harrobi hau ikusita, epe laburrean Tomatera traineru indartsu eta irabazlea izango dela espero da.

2005tik Tecuni da babesle ofiziala.

Hiru hamarkada pasa dira elkarte tomateroa sortu zenetik eta bere urte onena izan zuen 2009.eko denboraldia. 8 garaipen lortuz Deustuko Arraun Taldeak KAE Ligako bigarren maila irabazi (175 puntu guztira) eta KAE1era zuzenean pasa zen. Hurrengo denboraldian lan txukuna egin zuen eta zazpigarren postuan bukatu zuen urtea. 2012an KAE 2. mailara jeitsi zen. 2013an bi bandera eskuratu zituen eta hirugarren postuan gelditu zen Ligan. 2014an berriz ere puntan ibili zen eta sei bandera irabazita bigarren postua eskuratu zuen. Azkenik mailaz igotzea lortu zuen.

KAE 1 mailarako itzulera bikaina izan zuen. Bandera bat irabazi eta laugarren postuan amaitu zuen liga, inoizko emaitzarik onena. 2016rako denboraldi oparoa espero zuen baina azkenean 6. postuarekin konformatu behar izan zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoak Bilbo Hiriko Bandera (3): 2009, 2013, 2014.
Bilboko gaueko estropada (1): 2015
Bizkaian Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2009, 2014.
Areetako Bandera (1): 2009.
Erandioko Bandera (2): 2009, 2014
Gipuzkoan Hibaikaren Bandera (1): 2009.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2009.
Pasaiako KAE Bandera (1): 2011.
Donostiarra Promozio Bandera (1): 2014.
Errenteria Hiriko Bandera (1): 2014.
Hondarribiako Promozio Bandera (1): 2014
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2009
Kantabrian Castro Urdialesko Bandera (1): 2013.
Santanderko Bandera (1): 2014.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2015
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2009

Beteranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 15.a -
2004 Federazio Liga, 19.a -
2005 Federazio Liga, 19.a -
2006 KAE 2 Liga, 8.a -
2007 KAE 2 Liga, 6.a -
2008 KAE 2 Liga, 7.a -
2009 KAE 2 Liga, 1.a -
2010 KAE 1 Liga, 7.a -
2011 KAE 1 Liga, 7.a -
2012 KAE 1 Liga, 12.a -
2013 KAE 2 Liga, 3.a -
2014 KAE 2 Liga, 2.a -
2015 KAE 1 Liga, 4.a -
2016 KAE 1 Liga, 6.a -
2017 KAE 1 Liga, 6.a -

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portu-Deustu
Entrenatzailea Euskal Herria Josu Ortube
Patroia(k) Euskal Herria Asier Nuñez
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2017: Liga 13.a (KAE 2 Liga) Portu-Deustu
2018 (KAE 2 Liga)

2017 denboraldirako bigarren traineru bat atera du Portugaleterekin batera eta Portu-Deustu izenaz arituko da. Trainerua eta koloreak Deusturenak eramango ditu.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2017 KAE 2 Liga, 13.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustu Arraun Taldea
Entrenatzailea Euskal Herria Fernando Beperet
Patroia(k) Euskal Herria Aiala Uribelarrea
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2017: Kontxa 8.a
2017: Liga 6.a (Gipuzkoako Liga)
2018 Kontxa
(Gipuzkoako Liga)

2016an hainbat talde bizkaitarretako arraunariekin emakumezkoen trainerua osatu du eta Gipuzkoako Ligan hartu du parte. Euskadiko Txapelketan laugarren egin du eta Gipuzkoako Ligan zazpigarren amaitu du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2016 Gipuzkoako Liga, 7.a 7.a
2017 Gipuzkoako Liga, 6.a 8.a

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]