Edukira joan

KAE Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
KAE Liga
Sorrera2006
AntolatzaileaKantauriko Arraun Elkartea
Garaipen gehienKAE 1:
Euskal Herria Getaria (4)
KAE 2:
Euskal Herria Orio B (3)
Azken ekitaldia2025
Irabazlea(k)KAE 1:
Euskal Herria Santurtzi
KAE 2:
Euskal Herria Orio B
WebguneaWebgune ofiziala

KAE Liga Kantauriko Arraun Elkarteak sortutako arraun liga da. Bertan TKE Ligan sartu ez diren elkarteak aritzen dira arraunean bi mailatan banatuta. 2006an sortu zen Federazioaren Ligak ordezkatuz. Bi lehenengoek TKE Ligara igotzeko promozioa jokatzen dute denboraldiaren bukaeran. Getariako Arraun Elkarteak lau aldiz irabazi du lehen mailako liga.

2003. urtean TKE Liga sortu zenean gainontzeko traineruak B Liga batean sartu ziren, Federazioaren Liga deitu zena, gerora KAE Ligaren oinarri izango zena. Liga hauetan ere lehenengo bi taldeek TKEra igotzeko promozio estropadak jokatu zituzten.

2006ko martxoaren 29an Bilbon Kantabria eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko kluben artean Asociación de Remo del Cantábrico - ARC erakundea sortu zen, KAE Ligako antolatzailea izango zena.

Traineruen Liga Galiziarrarekin batera, arraunketaren bigarren maila da, TKE Ligan aritzeko sortuak. Estropadak ekainetik abuztura egiten dituzte eta taldeak bi multzotan daude: KAE-1 eta KAE-2 izenekoak. Esate baterako, bi multzoak batera hartuta 27 elkarte eta 500 arraunlari baino gehiago aritu ziren 2008 urtean. Irailean igoera play-offak jokatzen dira.

COVID-19 pandemiaren erruz 2020 denboraldiaren amaieran ez zen play-offik jokatu eta horren ondorioz 2021 denboraldian 13 talde izan ziren lehian. Denboraldiaren amaieran 12. eta 13. postuan gelditu zirenak zuzenean jaitsi ziren. Hurrengo denboraldian aurreko sistemara itzuli zen.

Ontzi kopuru txikiaren aurrean harturiko erabakiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KAE Ligako 2. mailan gero eta traineru gutxiago zeudela ikusita, 2023an adibidez zazpi eta 2024rako gutxiago izango zirela pentsatzen zen, 2024ko denboraldirako araudian aldaketak izan ziren. Alde batetik maila guztietan gutxienez 12 estropada jokatzeko konpromisoa hartu zen (KAE 1, KAE 2 eta ETE) eta bestetik KAE 2 Ligan kupoak errespetatuko ez zituzten taldeak onartu ziren, beti ere igoerari uko egin ezkero[1].

2025eko azaroaren 29an Castro Urdialesen egindako bileran erabaki berriak hartu ziren. Alde batetik 18 ontzi baino gutziago dauden denboraldietan multzo bakarra osatuko da eta zortzi onenek txandak jokatuko dituzte eta gainerakoak erlojupekoan arituko dira. Hurrengo denboraldian 18 ontzi baino gehiago badaude bi multzoen sistemara itzuliko da eta KAE 1 Ligak 12 traineru izango ditu. Bestalde maila bakoitzak 12 estropada izateko erabakia irmoa izango da.[2]

KAE 1. maila (+Federazioaren Ligak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Federazioaren Ligak
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea(k)
2003
Gehiago
Euskal Herria Ur-KirolakTrintxerpeCiudad de SantanderTrintxerpe
2004
Gehiago
Euskal Herria ArkoteCiudad de SantanderZierbenaArkote
2005
Gehiago
Euskal Herria ZumaiaZarautzZierbenaZumaia eta Zarautz
KAE 1 Liga
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea(k)
2006
Gehiago
Euskal Herria San Pedro (127)Isuntza (110)Getaria (90)San Pedro
2007
Gehiago
Euskal Herria Getaria (148)San Juan (134)Isuntza (116)inor ez
2008
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (157)Isuntza (145)Camargo (137)Kaiku
2009
Gehiago
Kantabria Astillero (174)San Juan (165)Santurtzi (133)Astillero eta San Juan
2010
Gehiago
Euskal Herria Santurtzi (148)Camargo (147)Isuntza (142)Camargo
2011
Gehiago
Euskal Herria Portugalete (161)Zierbena (143)Lekittarra (139)Portugalete eta Zierbena
2012
Gehiago
Euskal Herria Orio (144)Santurtzi (123)Lekittarra (107)Orio
2013
Gehiago
Euskal Herria Zierbena (137)Lekittarra (127)Santurtzi (122)Zierbena
2014
Gehiago
Euskal Herria Getaria (131)Zumaia (128)Lekittarra (123)inor ez
2015
Gehiago
Euskal Herria Getaria (147)Zumaia (137)Ondarroa (130)Zumaia
2016
Gehiago
Euskal Herria Ondarroa (178)Donostiarra (147)Getaria (143)Ondarroa
2017
Gehiago
Euskal Herria Donostiarra (178)Santurtzi (154)Lekittarra (128)Santurtzi eta Donostiarra
2018
Gehiago
Kantabria Astillero (157)Lekittarra (148)Deustu (133)Lekittarra eta Astillero
2019
Gehiago
Euskal Herria Zarautz (184)Deustu (171)Getaria (162)Zarautz
2020
Gehiago
Kantabria Pedreña (11,58)San Pedro (10,83)Getaria (8,70)inor ez
2021
Gehiago
Euskal Herria Getaria (11,53)Kaiku (11,13)Pedreña (10,93)Getaria eta Kaiku
2022
Gehiago
Euskal Herria San Pedro (142)Pedreña (134)Arkote (133)inor ez
2023
Gehiago
Euskal Herria San Pedro (150)Lapurdi (148)Arkote (145)San Pedro
2024
Gehiago
Euskal Herria San Juan (152)Zumaia (120)Santurtzi (118)San Juan
2025
Gehiago
Euskal Herria Santurtzi (162)Arkote (148)Zarautz (132)Santurtzi
  • 2020ko eta 2021eko puntuazioetan batazbestekoak ezartzea erabaki zen COVID-19 pandemiak baldintzatu baitzituen denboraldiak.

Talde arrakastatsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Federazioaren Ligak + KAE 1 Liga (2025 barne)
TaldeaTxapeldunBigarrenHirugarrenGaraipen urteak
     Getaria4042007, 2014, 2015, 2021
     San Pedro3102006, 2022, 2023
     Santurtzi2232010, 2025
     Astillero2002009, 2018
     Zumaia1302005
     San Juan1202024
     Zierbena1122013
     Arkote1122004
     Pedreña1112020
     Zarautz1112019
     Kaiku1102008
     Donostiarra1102017
     Ondarroa1012016
     Ur-Kirolak1002003
     Portugalete1002011
     Orio1002012
     Lekittarra046
     Ciudad de Santander011
     Camargo011
     Deustu011
     Trintxerpe010
     Lapurdi010
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea(k)
2006
Gehiago
Euskal Herria Kaiku (98)Ur-Kirolak (74)Urola Kosta (73)
(Zumaia-Zarautz B)
Kaiku eta Ur-Kirolak
2007
Gehiago
Kantabria Castro Urdiales B (109)Portugalete (99)Busturialdea (96)Castro Urdiales B, Portugalete eta Busturialdea
2008
Gehiago
Kantabria Astillero (143)Orio B (130)Trintxerpe (101)Astillero eta Orio B
2009
Gehiago
Euskal Herria Deustu (175)Trintxerpe (179)Getxo (154)Deustu, Trintxerpe eta Getxo
2010
Gehiago
Euskal Herria Portugalete (224)Santoña (206)Zumaia B (201)Portugalete eta Santoña
2011
Gehiago
Euskal Herria Busturialdea (178)Getaria (175)Ondarroa (170)Busturialdea, Getaria eta Ondarroa
2012
Gehiago
Euskal Herria Trintxerpe (166)Orio B (158)San Pedro B (118)Trintxerpe eta Orio B
2013
Gehiago
Euskal Herria San Pedro B (171)Hondarribia B (163)Deustua (144)San Pedro B
2014
Gehiago
Euskal Herria Zarautz (204)Deustua (199)Arkote (165)Zarautz eta Deustu
2015
Gehiago
Euskal Herria Hondarribia B (174)Castreña (173)San Pedro B (149)Hondarribia B, Castreña eta San Pedro B
2016
Gehiago
Euskal Herria Oiartzungo Itsaslapurrak (177)Arkote (162)Hibaika (142)Oiartzungo Itsaslapurrak eta Arkote
2017
Gehiago
Euskal Herria Lapurdi (248)San Juan B (239)Hibaika (223)Lapurdi, San Juan B eta Hibaika
2018
Gehiago
Euskal Herria Donostiarra B (162)Camargo (161)Santoña (152)Donostiarra B, Santoña eta Camargo
2019
Gehiago
Euskal Herria Orio B (131)Castreña (118)Getxo (103)Orio B eta Getxo
2020
Gehiago
Kantabria Castreña (10,50)Lapurdi (10,00)Hondarribia B (8,75)Castreña eta Lapurdi
2021
Gehiago
Euskal Herria Busturialdea (8,75)Portugalete (8,00)Hondarribia B (7,17)Busturialdea eta Hondarribia B
2022
Gehiago
Euskal Herria Lapurdi (98)Hibaika (70)Mutriku (68)Lapurdi
2023
Gehiago
Euskal Herria Orio B (68)Portugalete (51)Donostiarra B (48)Orio B eta Portugalete
2024
Gehiago
Kantabria Astillero (78)Donostiarra B (73)Castreña (58)Astillero eta Donostiarra B (Castreña)
2025
Gehiago
Euskal Herria Orio B (68)Hibaika (59)Portugalete (52)Orio B eta Hibaika
  • 2024ko ekitaldian Donostiarra Bk lortu zuen igoera baina hurrengo urtean ez zuen trainerua osatu eta Castreñak hartu zuen haren lekua.

Talde arrakastatsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
KAE 2 Liga (2025 barne)
TaldeaTxapeldunBigarrenHirugarrenGaraipen urteak
     Orio B3202019, 2023, 2025
     Castreña2212007, 2020
     Lapurdi2102017, 2022
     Busturialdea2012011, 2021
     Astillero2002008, 2024
     Portugalete1312010
     Hondarribia B1122015
     Deustu1112009
     Trintxerpe1112012
     Donostiarra B1112018
     San Pedro B1022013
     Zarautz1012014
     Kaiku1002006
     Itsaslapurrak1002016
     Hibaika022

2025eko taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
KAE 1 Liga
TaldeaHerriaEntrenatzaileaPatroia(k)Trainerua
     Arkote A.T.Euskal Herria PlentziaGorka EtxeberriaVicente CarpinteroPlentzitarra
     S.D.R. AstilleroKantabria El AstilleroJose Luis CrucesKewin RuizSan José XV
     C.R.V. CamargoKantabria CamargoCarlos RodriguezJonatan CastanedoVirgen del Carmen
     S.D.R. CastreñaKantabria Castro UrdialesJose Luis KortaMikel GarciaLa Marinera
     Deustu A.T.Euskal Herria DeustuGerardo RaneroJosu Andoni BarturenTomatera
     Hondarribia BEuskal Herria HondarribiaGonzalo CarriónMartin MuñozAma Guadalupekoa
     Itsasoko Ama A.E.Euskal Herria SanturtziAlexander EstebanAgustin PeñaSotera
     Lapurdiko A.T.Euskal Herria LapurdiMikel Portularrume "Paorra"Gorka SarriaLapurdi
     S.D.R. PedreñaKantabria Marina de CudeyoCarlos GarcíaKewin RuizLa Pedreñera
     Sanpedrotarra A.E.Euskal Herria Pasai San PedroAsier CarballedaAitzol TolosaLibia
     Telmo Deun A.K.E.Euskal Herria ZumaiaRufo UrtizbereaAitor AristiTelmo Deun
     Zarautz A.E.Euskal Herria ZarautzAsier PuertasGaizka GarmendiaEnbata
KAE 2 Liga
TaldeaHerriaEntrenatzaileaPatroia(k)Trainerua
     Busturialdea A. E.Euskal Herria Elantxobe-MundakaLuis Angel SalvadorAsier AregoBusturialdea
     HibaikaEuskal Herria ErrenteriaJosetxo ArrizabalagaAsier SanchezMadalen
     Laredo R.C.Kantabria LaredoAitor GilAgustín Peña "Guso"La Pejinuca
     Lutxana A.E.Euskal Herria ErandioAitor SautuAitor SautuEderra
     Orio BEuskal Herria OrioAnjel Mari LarrañagaGorka ToledoSan Nikolas
     San Nikolas A.T.Euskal Herria PortugaleteJaime RiosJon LarrinagaJarrillera

KAE Ligaren historian parte hartu duten klubak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006 urtetik aurrera KAE Ligan parte hartu duten kluben zerrenda. Maila bakoitzean egin duten denboraldi kopurua ageri da taulan, bai eta lorturiko posturik onena ere.

  • 2025 denboraldiko datuak barne.
Taldea Denboraldiak
KAE 1 Ligan
Denboraldiak
KAE 2 Ligan
Posturik onena
Lapurtarrak
     Lapurdi53KAE 1 Liga: 2.a, KAE 2 Liga: irabazi (2 aldiz)
     Ur Joko01KAE 2 Liga: 6.a
Gipuzkoarrak
     Donostia Arraun Lagunak20KAE 1 Liga: 7.a
     Donostiarra100KAE 1 Liga: irabazi
     Donostiarra B213KAE 1 Liga: 4.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Getaria112KAE 1 Liga: irabazi (4 aldiz)
     Hernani01KAE 2 Liga: 4.a
     Hibaika217KAE 1 Liga: 11.a, KAE 2 Liga: 2.a
     Hondarribia B137KAE 1 Liga: 5.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Koxtape (San Juan)90KAE 1 Liga: irabazi
     Koxtape B (San Juan B)13KAE 1 Liga: 10.a, KAE 2 Liga: 2.a
     Mutriku07KAE 2 Liga: 3.a
     Oiartzungo Itsaslapurrak02KAE 2 Liga: irabazi
     Orio10KAE 1 Liga: irabazi
     Orio B108KAE 1 Liga: 5.a, KAE 2 Liga: irabazi (3 aldiz)
     San Pedro60KAE 1 Liga: irabazi (3 aldiz)
     San Pedro B27KAE 1 Liga: 11.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Trintxerpe46KAE 1 Liga: 4.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Ur-Kirolak11KAE 1 Liga: 11.a
     Zarautz121KAE 1 Liga: irabazi, KAE 2 Liga: irabazi
     Zarautz B04KAE 2 Liga: 3.a
     Zumaia110KAE 1 Liga: 2.a
     Zumaia B06KAE 2 Liga: 3.a
Bizkaitarrak
     Arkote115KAE 1 Liga: 2.a
     Arkote B01KAE 2 Liga: 5.a
     Bermeo B06KAE 2 Liga: 4.a
     Deustu146KAE 1 Liga: 2.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Deustu B (edo Portu-Deustu)03KAE 2 Liga: 6.a
     Busturialdea (+Elantxobe)910KAE 1 Liga: 4.a, KAE 2 Liga: irabazi (2 aldiz)
     Getxo312KAE 1 Liga: 10.a
     Isuntza - Lekittarra130KAE 1 Liga: 2.a
     Kaiku31KAE 1 Liga: irabazi, KAE 2 Liga: irabazi
     Kaiku B02KAE 2 Liga: 12.a
     Lutxana012KAE 2 Liga: 5.a
     Mundaka09KAE 2 Liga: 5.a
     Ondarroa92KAE 1 Liga: irabazi
     Portugalete69KAE 1 Liga: irabazi, KAE 2 Liga: irabazi
     Portugalete B (Portu-Deustu)02KAE 2 Liga: 9.a
     Raspas del Embarcadero09KAE 2 Liga: 8.a
     Iberia04KAE 2 Liga: 11.a
     Santurtzi140KAE 1 Liga: irabazi (2 aldiz)
     Santurtzi B03KAE 2 Liga: 8.a
     Zierbena70KAE 1 Liga: irabazi
Kantabriarrak
     Astillero54KAE 1 Liga: irabazi (2 aldiz), KAE 2 Liga: irabazi (2 aldiz)
     Castreña66KAE 1 Liga: 7.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Castro Urdiales B15KAE 1 Liga: 8.a, KAE 2 Liga: irabazi
     Actividades Náuticas Castro02KAE 2 Liga: 7.a
     Ciudad de Santander13KAE 1 Liga: 11.a
     Colindres013KAE 2 Liga: 5.a
     La Maruca01KAE 2 Liga: 4.a
     Laredo03KAE 2 Liga: 13.a
     Pedreña110KAE 1 Liga: irabazi
     Pontejos20KAE 1 Liga: 6.a
     Santander02KAE 2 Liga: 12.a
     Santoña410KAE 1 Liga: 8.a
     Valle de Camargo133KAE 1 Liga: 2.a
Asturiarrak
     Luanco06KAE 2 Liga: 10.a

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Ensunza, Julen. (2023-12-05). «La ARC 2 abre la puerta a traineras sin cupos de canteranos, pero no podrán ascender» El Correo (kontsulta data: 2024-06-21).
  2. (Gaztelaniaz) Falagán, Aser. (2025-11-29). «La ARC se unificará si hay menos de 18 barcos en liza» El Diario Montañés (kontsulta data: 2025-12-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]