Alice Abadam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Abadam

Bizitza
JaiotzaLondres1856ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaAbergwili1940ko martxoaren 31 (84 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta sufragettea

Alice Abadam (Londres, 1856ko urtarrilaren 2aAbergwili, 1940ko martxoaren 31) Galesko sufragista eta hizlari publikoa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Abadam Londresen jaio zen, 1856an. Gurasoak Edward Abadam eta Louise Taylor zituen. Bere aitona Edward Hamlin Adams bankari britainiarrak Jamaikan negozioak egiten zituen, esklabo-negozioak batez ere. Gero, Westminsterreko diputatu izan zen Carmarthen ordezkatuz 1833-1834[1]. 1825ean, Carmarthenshireko Middleton Hall etxaldea eskuratu zuen, Sir William Paxton ordura arteko jabea hil ondoren. 1842an, Edward semeari utzi zion etxea, zeinak Ab garai bateko patronimo galestarra gehitu zion bere abizenari, erret jatorriaren inpresio bat emateko.[2] Alice Abadamek han igaro zuen haurtzaroa.[3] Aita Carmarthenshireko "High sheriff" zen.[2] Bananduta bizi ziren arren, gurasoak ezkonduta egon ziren, 1875ean Edward hil zen arte.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean, Alice Abadamek Central Society for Women's Sufrage (Emakumeen Boto Eskubiderako Elkarte Nagusia)[5] sinatu zuen “sozialista independente” gisa, eta, ondoren, 1906an, Emakumearen Batasun Politikoa (Women's Social Political Union).[2] Emakumeen Askatasunerako Elkartearekin (Women's Freedom League) ere bat egin zuen 1908an. Hizlari publiko ezaguna bihurtu zen, eta gizarteari zuzentzen zitzaion emakumeen sufragioaren alde egin zezan.

1918an, Federated Council for Suffrage Societyko zuzendari bihurtu zen. Urte hartan bertan, The Feminist vote, Enfranchised or Emancipated izeneko panfleto bat argitaratu zuen, non zioen emakumeek ez dutela "gizonen itzala" izan behar haien askatasuna lor zezaten.

Alice Abadam Brynmyrddin-en hil zen (Abergwili), 1940an, eta bere ondasunak ilobari utzi zizkion.[2]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko urrian, plaka bat jarri zen haren oroimenez Carmartheneko Picton Terrace 26an.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hughes-Johnson 2019.
  2. a b c d Mosalski, Ruth. (2018-02-06). The legacy left behind by three Welsh suffragists. .
  3. Austin, Louise. (13 juillet 2016). «Family history on Adams memorial» botanicgarden.wales.
  4. «Llanrthney» South Wales Daily News 4 décembre 1875.
  5. Crawford 2003, 1 orr. .
  6. Blue plaques honour for two women. 31-10-2018.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Timms, Marilyn, Alice Abadam and inter-war feminism : recovering the history of a forgotten suffragist, Oxford, Riskin College, 2003
  • (en) Alexandra Hughes-Johnson, « Abadam, Alice (1856–1940) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (lire en ligne)

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]