Alkazar generala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Alkazar generala (frantsesez général Alcazar) Tintinen abenturetako fikziozko pertsonaia bat da.

San Theodoros errepublikako agintaria, boterera bere betiko arerioa zen Tapioca generala kargutik kendu zuen iraultzaren ondoren iritsi zen. Egoera horretan ezagutu zuen Tintinek, Belarri Hautsia komikian, generalaren zelai laguntzaile izendatua izan zena. Handik denbora batera beste matxinada bat egon zen, eta Tapiocak hartu zuen agintea. Alkazarrek Europara ihes egin behar izan zuen, eta, zenbait lanbidetan aritu ondoren, Ramon Zarate izaten amaitu zuen, laban jaurtitzailea, lanbide hau ere azkenean utzi egin behar izan zuelarik, bere lankidea zen Chiquito (Kristalezko 7 bolak) joan zenean. Tintinek berriz topo egiten du Alkazar iheskor batekin Europan, Dawson nardagarriarekin gerra materialaren erosketa negoziatzen San Theodorosen boterera itzultzeko erabiltzeko asmoarekin, azkenean lortu zuena. Baina berriz ere, Tapiocak, Borduriako Plekszy-Gladzen laguntzarekin, matxinatu eta garaitu egin zuen. Alkazar, orduan, oihanean babestu zen gerrilari talde batekin, Pikaroak. Tintinen etsai handia eta garai hartan Tapiocaren erregimeneko kide zen Sponsz koronelak antolatutako konplot batek Tintin, Tournesol profesorea, Haddock kapitaina eta Bianca Castafiore sopranoa San Theodorosera erakartzen ditu beraiengandik libratzeko. Protagonistak, orduan, oso argaldua zegoen Alkazarren armada errebeldera batzen dira (Tintin eta Pikaroak) boterea berriz lortzen lagunduz, baina odol isurketarik ez egotekotan, generalak gogo txarrez onartzen duena.

Alkazar generala haserrekorra, oldarkorra eta apur bat latza da. Ez dio ezeri beldurrik, bere emazte izugarria den Peggyri izan ezik. Bere adimen ez oso zorrotzak soilik 49 kabo eta 3487 koronel zituen armada baten buru joatera eraman zuen, funtsean pertsona ona den arren.