Alkizako Oilategitik Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

2002an Alkizan sortutako elkartea da Alkizako Oilategitik Kultur Elkartea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan 2002ko apirilaren 25ean erregistratu zen.

Elkartearen estatutuen 2. artikuluak honela jasotzen ditu bere helburuak:

'Elkarte honen helburuak honako hauek dira: euskara eta euskal kultura babestea, bultzatzea, hedatzea eta sustatzea, Alkizako errealitate soziokulturaletik abiatuta.

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira, ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:

  • Euskarari eta euskal kulturaren edozein alderdiri buruzko argitalpenak publikatzea edota produzitzea, formatua eta euskarria edozein direlarik.
  • Hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak eta jakintza hedatzeko edozein klaseko jardunak antolatzea.
  • Euskarari eta euskal kulturaren edozein alderdiri buruzko ikerketa-lanak burutzea edota sustatzea.
  • Bekak, sariak eta antzekoak antolatzea.'

Dena dela, elkartea sortzeko helburu nagusia Oilategitik herri-aldizkariari babes legala ematea izan zen eta hori da egungo bere jarduera bakarra.

Hala ere, bestelako jarduerak ere bultzatu izan ditu. XXI. mendeko lehen hamarkadaren amaieran Itxurain izeneko herri-proiektuari aterkia eta babesa eman zion. Proiektu horrek bukatzen ari zen baserritar gizarte tradizionalaren eta gizarte modernoaren arteko zubia egitea zuen helburu, ekimen etno-kultural zehatzen bidez.

Elkartearen sortzaileak eta aldizkariaren bultzatzaileak pertsona berdinak izan ziren, hots, Pello Joxe Aranburu, Eli Elizondo , Imanol Lizardi , Josemari Arantzabe eta Inaki Irazabalbeitia, besteak beste.

Elkartearen lehendakaria Pello Joxe Aranburu izan da hasiera-hasieratik. 2020an elkartearen zuzendaritza batzordea pertsona hauek osatzen dute lehendakariaz gain: Eli Elizondo (lehendakariordea), Xabier Artola (Idazkaria), Sonia Artuzamuoa (diruzaina) eta Aitor Irulegi (bokala).