Xabier Artola Zubillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Artola Zubillaga
Xabier Artola Zubillaga.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1957ko maiatzaren  3a (62 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Iñaki Alegria
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, idazlea, argazkilaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
IRALE
Lan nabarmenak Xuxen
TZOS (datu-base terminologikoa)
Jasotako sariak
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea
Euskaltzaindia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 863
artzubi.eus eta ixa.si.ehu.es/node/33

Xabier Artola Zubillaga (Donostia, 1957ko maiatzaren 3a - ) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik, baita ikertzailea Ixa taldean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik. Idazle moduan hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan, 2010eko Donostia Hiria, besteak beste. Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi) eta, esate baterako, Dantza filmari buruzko argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an.

Lexikoaren Behatokiko proiektuko kidea da Artola


Informatikaria eta Ixakidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kidea da. Doktorego-tesia 1993an aurkeztu zuen hiztegi sistema adimendunei buruz (Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren eraikuntza eta sorkuntza/ SIAD: Conception et construction d´un système intelligent d´aide dictionnriale) [1][2] Besteak beste, Unibertsitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Hezkuntza eta Zientzia/Zientzia eta Teknologia Ministerioko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu izan du, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen Datu-base lexikala, eta Eustagger lematizatzailea.[3][4] Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa proiektuko partaidea da.[5][6]

Bost doktorego-tesi zuzendu ditu eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100 baino gehiago dira informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan egin dituen argitalpenak.[7][8]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez saila eratu zenetik. 1986an bertan ikergai aitzindariak landu zituen: Hizkuntza naturalaren tratamenduaz hitzaldia eman eta Adimen Artifiziala liburua argitaratu zuen.[9]

UEUko informatikako sailburua izan zen 1997tik 2000ra bitartean, Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi zirenean.[10]

Aitzindaria izan zen Informatikaria euskaraz lantzen eta parte hartu zuen informatikako lehenengo hiztegien sorkuntzan, esate baterako honetan:

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[11]

Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an.[12] Informazio eta Komunikazioaren teknologien batzordean aritu izan da 2007z geroztik eta Lexikoaren Behatokia egitasmoan 2008tik.[13][14]

Idazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak edo ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argi-itzalen neurria 2011, Elkar
  • Deception Island 2010, Alberdania, Donostia Hiria ipuin lehiaketa[15][16][17]
  • Asif 2006, Julene Azpeitia Saria (bigarren saria)
  • Bai, ni nauk 2004, Gabriel Aresti Saria (accesita)
  • Tximeletaren irria 2004, Tene Mujika Narrazio laburren lehiaketa (lehen saria)
  • Latitudea 1998, Julene Azpeitia Saria (lehen saria)

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Samina (Marguerite Duras) 2014, Erein
  • Arriskuen ebaluazio etikoa: jendearen ikusmoldea aintzat hartu beharra (Joseph R. Herkert) 1997, Uztaro
  • ADA lengoaia eta metodologia (David A. Watt, Brian A. Wichmann, William Findlay) 1996, UPV/EHU
  • Informazioaren iraultza (Joel L. Swerdlow) 1996, Uztaro

Bidaia-bloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Blogoetak:[18] 2016ko bi solstizioen artean Amerikako iparraldetik hego muturreraino egindako bidaiaren gogoetak, kontakizunak, aipuak, argazkiren bat edo beste, denetarik pixka bat…

Argazkilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako argazki-erakusketen artean aipagarrienak hauek dira:[19]

  • Dantza filmari buruzko "Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat" argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an. Berak filmaren grabazioan hartu zituen hainbat argazki erakutsi ziren Gipuzkoako Argazki Elkarteko aretoan (Donostia), Zarauzko Photomuseumen eta Euskal Herriko beste hainbat aretotan.[20][21][22][23]
  • Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena[24]
  • Ikiliko txondorra argazki-liburua argitaratu zuen 2010ean (Urmara Elkartea, 2010). Ur Mara Elkartea. Alkiza[25][26]
  • Kuba: begiratu bat Euskal Herritik
  • Begiratuak 2.♀
  • Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa
  • Garo meta, Alkizako Leten
  • Ke artean II

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Artola Euskarazko doktorego-tesiak datu-basean
  2. (Gaztelaniaz)  «Conception et construction d'un systeme intelligent d'aide dictionnariale (siad) // Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren sorkuntza eta eraikuntza», Tesis doctorales: TESEO. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Gobierno de España., . Noiz kontsultatua: 2018-04-13 .
  3.   Elorrieta, Orlando (1991) «Laster jaioko da Xuxen» Berria (berria.eus, Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  4.   «UPV/EHUko Ixa Taldeko Xabier Artola Zubillagaren hitzak Xuxen 5-en aurkezpenean» Elhuyar (Elhuyar) . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  5.   Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan? Hizkuntza-teknologiak. Ixa Taldearen bloga . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 .
  6.   Xabier, Artola; Ezeiza, Nerea; Gurrutxaga, Antton; Sagarna, Andoni; Urkia, Miriam (2017ko azaroa) Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari. Senez 48 201-208. orrialdeak . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 .
  7. Xabier Artolaren zientzi argitalpenak Ixa taldearen webgunean
  8. Xabier Artolaren argitalpenak DBLP datu-basean.
  9.   «Xabier Artola Zubillaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  10.   Xabier Artola Zubillaga | Artizarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  11. Xabier Artola irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
  12.   Xabier Artola Zubillaga. Euskaltzain urgazlea Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2018-10-09 .
  13.   Lexikoaren Behatokia Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2018-10-09 .
  14.   «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-09 .
  15. a b   Azurmendi, Nerea (2010) «Publiko zabalarengana heltzeko behar hori ez dut inoiz sentitu». diariovasco.com Diario Vasco . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 .
  16. a b   Agirre, Lorea (2011) Xabier Artola: “Betidanik gustatu izan zait hizkuntzarekin jolastea” Oilategitik, Alkizako aldizkaria. . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 .
  17. a b   Lizarralde, Nerea (2011) “Jarraitzeko asmoa dut, baina ez naiz idazle diziplinatua” Irutxuloko Hitza . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 .
  18. Blogoetak Terranovatik Usuaiarainoko bidaia-bloga
  19.   artzubi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  20.   Imaz, Andoni (2019-01-19) «Filmaketako hirugarren begia» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-19 .
  21.   Rozada, Luis Sergio Fanjul Exposición Xabier Artola (Bailando ante las cámaras: una colección de fotos de dantza) – sfg-ss . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  22. (Gaztelaniaz)  «Bailando ante la cámara de Xabier Artola. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  23.   «KAMEREN AURREAN DANTZARI - XABIER ARTOLA» Agenda Tolosa 2015-04-09 . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  24.   «Argazki erakusketa // Exposición de fotografías (X. Artola, 2017-11-10…)» DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .
  25. Ikiliko txondorra liburua ikusgai Artzubi argazki-gunean
  26. Ur Mara Elkartea Ikiliko txondorra liburuaren fitxa
  27.   Berria.eus (2003-01-08) «Jaurlaritzak EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide berriak izendatu ditu» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) . Noiz kontsultatua: 2019-04-16 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]