Edukira joan

Oilategitik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilategitik
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
oilategitik.net

Oilategitik Alkizan euskaraz publikatzen den aldizkaria da[1]. Alkizako Oilategitik Kultur Elkarteak du aldizkaria osatu eta publikatzeko ardura. Aleak 64 orrialde inguru izaten ditu eta lau koloretan inprimatzen da. Doan banatzen zaie herritarrei. Alkizako udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzek egin dute posible aldizkaria publikatzea.

Aldizkariaren sorrera gisa jar daiteke lau alkizarrek Muinozabal baserria 2021eko apirilean eginiko bilera batean. Bertan, Jose Mari Aranzabe, Pello Joxe Aranburu, Eugenio Lizardi eta Kepa Fernandez de Larrinoa juntatu ziren eta hor porposatu zen aldizkari egitea[2]. Ondoren beste herritar batzuekin egin ziren bilera batean Inaki Irazabalbeitiak proposatu zuen aldizkariari Oilategitik izena jartzea, alkizarrak oiloak baitira.

Lehen alea 2001an argitaratu zen. Urtero ale bakar bat kaleratzen du irail hasierako, herriko festak baino lehentxeagorako[3].

Hona zer zioten bultzatzaileek lehen alean eginiko aldizkariaren aurkezpenean[4]:

'Aldizkari honen lehen prestaketan jardun dugunok badakigu halako proiektuak, aurrera jotzeko, bi erronka handiak gainditu behar dituela. Bata aldizkariaren geroari dagokio. Aldizkari honen etorkizuna alkizarren eskutan dago, zeren halako proiektuak ezin baitu aurrera jarraitu alkizarrek beren ez badute aldizkariaren prestakuntza parte zuzena hartzen. Herritarren erantzun baikorra beharrezkoa da Alkizako aldizkari honek urteetan segida izan dezan. Zalantzarik gabe, herrian bertan, herritarren artean dinamika kultural bat sortzen baldin bada, orduan dago aldizkari honen etorkizuna bermatuta.'

Eta helburuari buruz:

'Izan ere, honelako aldizkariak interes soziokulturala du, zeren helburutzat hartu baitu lehenengo Alkiza zaharreko era oraingo Alkiza berriko kontuak eta gorabeherak plazaratzea.'

Artikuluek, kronikek, elkarrizketek eta argazki-galeriek osatzen dute aldizkariaren hezurdura. Egunerokotasunaz aparte gai historikoak tratatzen dira eta Alkizako historia handiaren eta txikiaren aspektu asko ezagun egiteko balio izan du aldizkariak.

Aldizkariak hainbat sail finko ditu: eskola, udalaren txokoa, herriko festak, alkizar berriak, gure piztiak, atzo atzokoak eta urtea argazkietan. Aldizkariaren lehen urteetan herriko toponimia txikiak eta baserri eta etxeen historiak atal finkoa izan zuten.

Ohiko kolaboratzaileen artean aipa daitezke: Pello Joxe Aranburu, Xabier Artola, Ixiar Irulegi, Enrike Larrarte, Josemari Arantzabe, Manu Arantzabe, Imanol Lizardi, Eli Elizondo eta Inaki Irazabalbeitia.

2025ean Oilatetigik aldizkariak 25. alea publikatu zuen. Ospakizun gisa Oilategitik Kultur Elkarteak bertso-saio bat antolatu zuen azaroaren 7an, Manu Urruzola bertsotan eta Martin Lizardi gitarran jarrita non aldizkariaren historiaren errepaso moduko bat egin zen[2][5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.oilategitik.net..
  2. a b «'Oilategitik' herri aldizkariaren mende laurdena, bertsoz bertso - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-11-09).
  3. Ayuso, Edurne. (2025). Hogetia bost urte oilategitik begira. Oilategitik, 46 or..
  4. Editoriala. (2001). Oilategitik. , 3 or..
  5. «'Oilategitik' herri aldizkariaren urteurrena ospatu dute - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-11-09).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]