Alkohol-graduazio

Absenta botila baten graduazio alkoholikoa: 60°.
Alkohol-graduazioa edo graduazio alkoholikoa[1] edari alkoholiko baten 100 bolumen-unitatetan dagoen alkohol-bolumenaren (etanol) kopurua da, 20 °C-ko tenperaturan neurtuta. Bolumenaren kontzentrazio-neurri portzentual bat da.
Bolumen osoan dagoen alkohol-ehunekoaren unitate bakoitzari alkohol-graduazio maila bat dagokio. Horrela, 13,5°ko graduazioa duen ardo batek %13,5 alkohol du, hau da, 135 ml etanol litroko.
Edari desberdinak alkohol-graduazioaren arabera bereizten dira, ez alkohol-motaren arabera, hori beti berdina baita; elaborazio-motaren arabera, honako hauek bereizten dira:
- Edari hartzituak: 3,5° eta 15° artean graduatzen dira.
- Edari destilatuak: graduazioa 15° eta 45° bitartekoa izaten da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Sagardogintza Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |