Edukira joan

Alkohol-graduazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Absenta botila baten graduazio alkoholikoa: 60°.

Alkohol-graduazioa edo graduazio alkoholikoa[1] edari alkoholiko baten 100 bolumen-unitatetan dagoen alkohol-bolumenaren (etanol) kopurua da, 20 °C-ko tenperaturan neurtuta. Bolumenaren kontzentrazio-neurri portzentual bat da.

Bolumen osoan dagoen alkohol-ehunekoaren unitate bakoitzari alkohol-graduazio maila bat dagokio. Horrela, 13,5°ko graduazioa duen ardo batek %13,5 alkohol du, hau da, 135 ml etanol litroko.

Hartzidura eragiten duten legamiek azukrea alkohol transformatzzen dute prozesu horretan. Frutak eta beste landare askok (mahats, sagar, gariak) berezko azukre naturala eguzkiak irradiaturiko energiari esker erdiesten dute. Ardoaren kasuan, adibidez, lurralde eguzkitsuetan gradu handiko ardoa dute eta eguzki ordu gutxiko lurraldeetan, aldiz, gradu apalekoa.[2]

Edari desberdinak alkohol-graduazioaren arabera bereizten dira, ez alkohol-motaren arabera, hori beti berdina baita; elaborazio-motaren arabera, honako hauek bereizten dira:


Alkohol gradua aldatzen da bai edari mota batetik bestera, bai mota bereko edarietan ere:

  • sagardoak, 1º - 7º (sagardoa, udarardoa);
  • garagardoak, 0º - 60º (lager, lambic, ale, cervoise, zythogale, dolo…);
  • ardoak, 8º - 20º (beltz, gorri, zuri, apartsu, ondu, oparo, izotz-ardoak…);
  • pattar edo edari biziak, 15º-tik aurrera; zaletu batzuek, eskola zaharreanbezala, zuriak eta gorriak bereizten dituzte;
  • landarezko elixirrak, 70º inguru; bestelako alkoholdunak: hidromiel, hypocras, kir, ratafia, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Sagardogintza Hiztegia] [2015]
  2. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. , 29 or. ISBN 978 84 9172 259 5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.