Almudena Carracedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almudena Carracedo

Bizitza
JaiotzaMadril, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm2757258 Twitter: almudocu Edit the value on Wikidata
Peter Steudtner, Almudena Carracedo, Matthias Coers, 2018.02.25
Almudena Carracedo, 2018

Almudena Carracedo Verde (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1972) madrildar irakaslea, zinemagilea eta ekoizlea da. Besteak beste, 2008an Emmy Saria irabazi zuen Made in L.A. film dokumentalarekin (2007), The New York Timesek "giza duintasunik oinarrizkoenari buruzko dokumental bikain" gisa goraipatua.[1][2][3] 2019an, film dokumental onenaren Goya saria jaso zuen, El silencio de otros dokumental filmarekin.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) ikasi zuen ikus-entzunezko komunikazioa. Ondoren, Kaliforniako Unibertsitateko Antzerki, Zinema eta Telebista Eskolan ikasten jarraitu zuen, Los Angelesen (UCLA)

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako Los Angeles hirian egin du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat.[2] Semilla Verde Productions Ltd konpainiako jabekidea da, eta Brooklynen du egoitza.[5]

Zinemagile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Made in L.A. dokumentalaren arrakastaren ondoren, enpresak National Association of Latino Independent Producers (NALIP) elkartearen ESTELA saria jaso zuen eta, hurrengo urteetan hainbat beka, hala nola, United States Artists (2009), Sundance Institute and Time Warner Foundation (2012),[6] Creative Capital (2012) eta Arte Sortzaileetako Guggenheim beka bat, John Simon Guggenheim Memorial Foundation-ek ematen duena (2015).[7]

Illinois-eko Wesleyana Unibertsitateak omenaldia egin zion, eta Honoris causa doktore izendatu zuen 2011n, bere ibilbidea aintzatesteko.[5] Jaialdi askotan epaimahaikide izan da, besteak beste, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean (SEMINCI), Silverdocs-en eta Txileko Santiagoko Nazioarteko Dokumentalen Jaialdian. Halaber, dokumentalen atalaren ordezkaria izan da CIMA, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartean.[8]

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinegilea izateaz gain, Carracedok eskolak eta taillerrak ematen ditu zenbait unibertsitatetan, Madrilgo New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) dokumental-ekoizpeneko irakaslea da, eta Madrilgo Alcalako Unibertsitateko IPECCko Ekoizpen eta Dokumentalen Zuzendaritzako Masterreko irakasleetako bat.[9][10]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018 – El silencio de otros/ Besteen isiltasuna. Estatu batua-Espainia. Zuzendaria. Ekoizlea. Argazkigintza zuzendaria.
  • 2007 – Made in L.A. Ameriketako Estatu Batuak. Zuzendaria. Ekoizlea. Argazkigintza zuzendaria.
  • 2002 – Welcome, a Docu-Journey of Impressions. Ameriketako Estatu Batuak. Zuzendaria. Ekoizlea. Argazkigintza zuzendaria.
  • 1996 – Rotation (film labur esperimentala). Espainia-Frantzia. Zuzendaria. Ekoizlea. Argazkigintza zuzendaria.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008an, Emmy Saria jaso zuen Carracedok, Robert Bahar-ekin batera, Made in L.A. dokumentalarengatik. Los Angeleseko hiru jostunen historia kontatzen du. Immigrante latinoak odisea batean sartu dira hiru urtez, laneko oinarrizko babesak lortzeko arropa-denda ezagun batean.[1]
  • 2011n Illinois-eko Wesleyana Unibertsitateak Honoris causa doktore egin zuen.
  • 2018an, Made in L.A. estreinatu eta denbora gutxira, Carracedok Baharrekin batera berriro, Francisco Franco diktadorearen erregimenetik isildutako biktimei buruzko dokumentalari ekin zion.[11] El silencio de otros (2018) lanean sei urte eman ondoren, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 68. edizioko Panorama atalean estreinatu zen lana. Publikoaren Saria eta Heinrich Böll Fundazioaren Bakearen Aldeko Zinemaren Saria jaso zituen.[8][12]
  • 2018ko abuztuan, Carracedoren El silencio de otros dokumental lana, Pau Ortizen Al otro lado del muro lanarekin batera, aukeratu zuten Europako Zinemaren Sarietarako izendapena lortzeko. Europako Zinemaren Akademiak eta EFA Productions-ek ematen dituzte urtero sari horiek.[13]
  • 2019ko otsailean, film dokumental onenaren Goya saria jaso zuen El silencio de otros dokumental-filmarekin.[4]
  • 2019an, Nantesko zinemaldi espainiarrean, El silencio de otros filmak jaso zuen eskola-epaimahaiaren saria, Robert Bahar-ekin batera.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]