Muezzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almuedano» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Muezzina otoitzerako deia egiten, Almonaster la Realgo meskitan (Espainia).

Muezzina Islamean, bost aldiz egunean adhan edo otoitzera deitzeko ardura duen meskitako kidea da, sarritan dorre edo minaretetik.

Izena arabierazko مُؤَذِّن [mu'aḏḏin] hitzetik dator, eta «oihularia» esan nahi du.

Muezzina bere ahots eta izaeragatik aukeratzen da. Batzuetan, adhana egiteaz gain, otoitzean zehar pulpitu edo minbarraren kontrako aldean dagoen plataforma batean jartzen da eta imamaren sermoiei erantzuten die. Gaur egun, muezzinak sarritan ez dira minareteetara igotzen, baizik eta otoitzerako deia megafonia bidez egiten dutela.

Islameko lehen muezzina izan zen Bilal bin Rabah (arabieraz: بلال بن رباح‎). Badira euren ahotsaren kalitateagatik ospetsuak diren beste muezzin batzuk ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muezzin Aldatu lotura Wikidatan