Alone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alone
Datu biografikoak

Alone Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Hadesen aurkako XVIII. mendeko gerra santuan Hadesek bere gorpuztea izateko aukeratutakoa da, Alone baita, garai hartan, bihotz garbiena duen gizakia, XX. mendean Shun Andromedakoarekin gertatu zen bezala.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alone inor ez duen mutiko bat da, Tenma Pegasokoa ezagutzen duen arte. Hotz egiten du eta txabola batean babesten dira. Apenas dute ezer jateko eta sua bizitzeko Alonen pintzelak baino ez dituzte, hau margolaria bait da. Tenmak bere gauzak lapurtzen dizkio, baina, irteterakoan, Suikyorekin topo egiten du eta gauza horiek Aloneri itzultzera behartzen du. Suikyok biak babesten ditu txabolan.

Next Dimensionen bere lehen agerpen ofiziala bere irakaslearentzat lore batzuk biltzen ari denean da. Garaiko patriarkak Dohko Librakoa eta Shion Ariesekoa urrezko zaldun bezala izendatu berri ditu, eta Dohkok Alone dagoen tokira joatea erabakitzen du. Shion, lehen une batean, bere lagunari hori eragozten saiatzen da, baina azkenean biak doaz Alone dagoen tokira. Iristen direnean, berehala nabaritzen dute margolariari darion kosmos iluna, Hadesek bere gorpuzte bezala aukeratutakoa denaren seinale. Kosmos horrek atzera botatzen ditu bi urrezko zaldunak eta Alone laguntzera hurbiltzen zaie. Shion Alone hiltzeko prestatzen da, baina Tenma Pegasokoak eteten du.

Tenmak bi urrezko zaldunak erasotzen ditu, baina alferrik, bere meteoroek ez baitute eraginik urrezko zaldunengan. Azkenean, Alonekin batera handik ihes egiten du, une horretan Pegaso izeneko bere zalditik kupeletako bat erortzen delarik. Tenmak hori nabaritzen duenean bueltan doa eta Dohkok eta Shionek kutxa hartan dagoena Pegasoren armajantzia dela aipatzen diote. Tenmak armajantzia janzten du. Bitartean, ibaiaren beste aldean, Alonek, jendeak dioenez, azken berrehun urteetan inor sartzen ausartu ez den eraikin bat ikusten du, eta handik iristen da bere izena aipatzen duen ahots bat. Sartzen denean, aurrean, ezpata bat ikusten du. Bere atzean Pandora agertzen da, aurrean duen ezpata ateratzeko esaten diona. Hala, Alonek ezpata ateratzen du, horren ondorioz Hadesen gaztelua agertzen delarik, bere segurtasun eremua hedatuz eta Alonen atzetik joan den Tenma Pegasokoa segurtasun eremu horren barnean geratuz, Shion eta Dohko bezala. Ordurako, Alone jada Hades bihurtua da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]