Altuna Logia Agurgarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Altuna Logia Adeitsuaren historia 1932. urtean hasten da, maiatzak 17an eta Donostiako hiriburuan. Espainiako Ekialde Handiaren babespean altxatu zituen zutabeak. Jose Julian Bellido Rodriguez izan zen Maisu Beneragarria eta Ricardo Vera Salas eta Angel Heras Maiz, lehen eta bigarren begiraleak. Logia honen lanak 1932 eta 1936 urteen artean burutu ziren. Espainiako Gerra Zibilaren amaierarekin bortizki eraitsi ziren zutabeak.[1] Altuna Logia Adeitsuaren izenaren jatorria Manuel Ignacio Altuna (1722-1762) datza, Azkoitiko Portu jauregian jaiotakoa, ilustratua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakundearen bultzatzailea, Compañía Guipuzcoana de Caracasen bazkide eta Jean-Jacques Rousseau filosofo ospetsuaren lagun handia.[2]

Garai hartako donostiar gizarteko lagun ospetsuak Altuna15. Logia Adeitsuaren kideak izan ziren, horien artean gogora ekartzen ditugu Mariano Doporto Machori, Igeldoko Meteorologi Behatokiaren zuzendaria, Willy Koch alemaniar argazkilari ospetsua eta garaiko Donostian kontsula, Jose Martinez Ubago hiriko auzapez 1935. urtean  edota Errepublikar Ezkerreko burua Fermín Vega de Seoane.[3]

Logia honek historia laburra izan zuen, baino oparoa. Ekimen garrantzienetako bat, Lapurdiko La Zelée eta L’Etoile de Labourd senideekin batera, Espartaco zeritzan Logia Antifazista sortzea izan zen, Frantziako Ekialde Handiaren babespean. La Zelée Logiako Pinéde senidea izan zen Maisu Beneragarria, Labarrère L’Etoile de Labourdeko kidea Lehen Begirale eta beste ofizio guziak Altunako senideak bete zituzten. Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean Espartaco Logiak eginkizun oso garrantziak bete zituen, iheslari mazoi eta ez mazoi andana jaso bai zuen.[4]

Altuna 15. Logia Adeitsuaren senideek jorratzen hasitako bideak badu gaur egun jarraipena, horrela Donostiako hirian eta 2001. urtean  Altuna 52. Logia Adeitsuak fazismoak eraitsitako zutabeak berriro altxatu zituen eta senide zaharrek piztutako argia zaintzen dute oraindik. Altuna 52. Logia Adeitsua, Espainiako Logia Sinboliko Handiaren babespean lan egiten du, donostiar mazoneriaren aitzindaria da, liberala eta dogmarik gabekoa, pentsamendu eta iritzi askearen aldekoa, humanista eta aurrerakoia; Logia hau emakume eta gizonez osaturik dago eta hilean behin Donostian elkartzen da. Zahar eta Onarturiko Errito Eskozesa lantzen du.[5] ”Argi baten memoria-Memoria de una Luz” liburua berriki argitaratu du. Liburu honetan Altuna 15. Logiaren oinarrizko gertakariak eta senide haien oroimena jasotzen da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Rodríguez de Coro, Francisco (1990) Masonería en Euskalherria 127 or..
  2. (Gaztelaniaz) (Web) Nuestra Historia, . Noiz kontsultatua: 2016.
  3. Kultur Elkartea, Altunaberri (2016) Argi baten Memoria 5 or. ISBN 9788460853060.
  4. (Gaztelaniaz) Rodríguez de Coro, Francisco (1990) La Masonería en Euskalherria 130 or..
  5. (Gaztelaniaz) (Web) ¿Quiénes somos?, . Noiz kontsultatua: 2016.
  6. Klutur Elkartea, Altunaberri (2016) Argi baten Memoria 9 or. ISBN 9788460853060.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]