Altzolako Lonja etxea
Itxura
Altzolako Lonja etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Elgoibar |
Koordenatuak | 43°14′09″N 2°24′03″W / 43.23579°N 2.40072°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 20 |
Altzolako Lonja etxea Elgoibarren dagoen burdinaren merkataritzari lotuta egon zen aduana-etxe edo errenteria da.
1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubi ondoan dagoen eraikina, Deba-Elgoibar errepidearen aldamenean.
Aurreko aldea harri landuz osatua dago eta, bertan, azpimarragarriena, solana bat, zutabe klasikoetan oinarritua eta puntu erdiko hiru arkuz egina. Ezkerreko aldean, ibai gainean, zutabe gainean eta puntu erdiko arkuz osatuak, lau hutsune interesgarri ikus daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).