Alvarez Quintero Anaiak glorieta (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′24″N 5°59′12″W / 37.37345°N 5.986736°W / 37.37345; -5.986736
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvarez Quintero Anaiak glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′24″N 5°59′12″W / 37.37345°N 5.986736°W / 37.37345; -5.986736
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaÁlvarez Quintero anaiak
Arkitektura
ArkitektoaAníbal González

Alvarez Quintero Anaiak Glorieta, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua, parke honetako glorietarik handienetako bat da, Hernan Cortesen etorbidearen amaieran kokatua. Santiago Martinez margolariak Sevillako udaletxeari eginiko proposamen bati esker egin zen, eta Iberoamerikar Erakusketaren batzordeak onartu zuen 1925ean. 1927an inauguratu ahal izan zen, Anibal Gonzalezek eginiko proiektuaren ondoren.

Laukizuzen formakoa, eta erdian urmael nahiko zabal bat duelarik, alderik luzeenetako bakoitza hartzen duten bi eserleku ditu, hauen luzera osoan zehar azulejuz apainduak, euren lanen izenburu ugari eta bi anai idazleen erretratuak dituztenak.

Atzean eta aldeetako bat zirkuluerdi eran itxiz, bi zutabe platereskoren artean, "Hats berak, bi oihalak bultzatzen ditu" legenda duen bi egileen ex librisa irudikatzen duen erliebeekin apaindutako zeramikazko iturri bat duen erdigune bat ikus daiteke. Iturriaren alboetan, liburuentzako zapalda batzuk daude, puttoen irudiek, egituraren gainaldea apaintzen dute, baita aurrekoak bezalako eserlekuekin apainduak baina euren gainean, honako hau dioen eskaintza batekin:

« Serafin eta Joaquin Alvarez Quinterori, antzerkigile loriatuak, Sevillak, euren adopziozko amak, monumentu hau sagaratzen die, esker on bezala, espainiar antzerkiaren funtsezko lanak diren ehun komedietan, Guadalquivirreko Erreginaren arima jarri baitzuten. »

Glorieta guztia, eukalipto (Eucalyptus) erraldoiz, Judasen arbolaz (Cercis siliquastrum), pitosporoz (Pittosporum tobira), japoniar arbustuz (Ligustrum japonicum), bi palmondoz, akaziaz (Robinia pseudoacacia) eta bugainbileaz inguratua dago. Furkreak (Furcraea selloa), eta Gurugu mendirantz, intxaurrondo amerikar bat (Junglans nigra) eta Amerikako intxaurra (Caria illinoensis) ikus daitezke, hauek, jatorria, Ipar Amerikan dutelarik.

Gurugu mendiaren ondoan kokatua dago, eta Toreadoreen Iturria justu atzean du.

Glorieta, azken aldiz, 2002an zaharberritu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]