Pitosporo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pitosporo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaPittosporaceae
GeneroaPittosporum
Espeziea Pittosporum tobira

Pitosporo (Pittosporum tobira) Pittosporaceae familiako espeziea da. Zuhaixka hau ekialdeko Asian[1], Ekialdeko Txinako itsasoaren inguruan hain zuzen ere, du jatorria baina gaur egun mundu zabalean aurki daiteke landare apaingarri gisa, batez ere hirietako kutsadurari iraunkorra delako.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitosporoaren fruitua.

Beti berde dagoen zuhaixka bat da eta 10 metrotako altuera eta hiru metrotako zabalera hartu dezake[3]. Kiribiltzen diren hosto obalatuak ditu 10 cm-tako luzera dutenak. Adarren muturrean lore txikiz osaturiko multzoak ditu, oso usaintsuak. Lore bakoitzak zentimetro bateko bost petalo ditu.

Fruituak zurezko oskola dute, hiru kroskotan irekitzen dena eta barruan hazi ilun bat dago erretsinaz estalia.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiak estaltzeko erabiltzen dira eta fruitu eta hosto lehortuak lore zentroak egiteko erabiltzen dira[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Campos, Juan Antonio; Herrera, Mercedes. Euskal Autonomia Erkidegoko Flora Aloktono Inbaditzailearen diagnosia. Eusko Jaurlaritza, 114 or..[Betiko hautsitako esteka]
  2. Galán Cela, P.; et alii. (2003). Árboles y Arbustos de la Península Ibérica e Islas Baleares. Madrid: Jaguar ISBN 84-95537-50-8..
  3. RHS A-Z encyclopedia of garden plants. United Kingdom: Dorling Kindersley., 1.136 or. ISBN 978-1405332965..
  4. «Document Has No Release Version - EDIS - Electronic Data Information Source - UF/IFAS Extension» edis.ifas.ufl.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.