Amaia Agirre Muñoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Agirre Muñoa
Getxoko alkatea

2019 -
Bizitza
Jaiotza Getxo1974ko uztailaren 2a (46 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Donibane Lohizune
Donostia
Getxo
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta psikologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
amaiagirre.eus…

Amaia Agirre Muñoa (Getxo, Bizkaia, 1974ko uztailaren 2a) Getxoko emakumezko lehen alkatea izan da. 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJren izenean alkate hautatu zuten.[1][2]

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilaren garaietan familia osoak atzerrira ihes egin behar izan zuen eta ezin izan zen Euskal Herrira 1981era arte itzuli. Haurtzaroa Donibane Lohizunen igaro zuen eta nerabezaroa Donostian. 1989az geroztik Getxon bizi izan da. Psikologian lizentziatu zen eta gradu-ondoko ikasketak egin zituen, gatazken ebazpen eta artekaritza alternatiboan espezializatzeko. Prestakuntza zabaltzearren Suitza, Frantzia eta Estatu Batuetara joan zen.[3]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz ere etxera etorri eta Deustuko Salestarreen ikastetxean hasi zen beharrean, gizarte proiektuen atala koordinatzen.

Gero Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa sortu zuen UPV/EHUren eskutik, unibertsitatetik sortu zen lehen spin off enpresetako bat izan zena. Unibertsitate zentroa artekaritza komunitarioan, zigor-artekaritzan, talde handien eta bizikidetza-proiektuen laguntzan espezializatu zen, hala udaletan nola ikastetxeetan. Enpresan 12 urte egin zituen eta tarte horretan gatazken ebazpenari lotuta dauden esparru askotan lan egin zuen.

Aldi horren ostean Agirre Lehendakari Center for Social and Political Studies (ALC) Zentroan lan egin zuen.

2015ean Getxoko udaleko Gobernu Ireki eta Gardentasuneko zinegotzi aukeratu zuten eta ataza horretan ikerketa-zentroko lanpostuarekin batera aritu ahal izan zuen.

Getxoko alkatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainetik Getxoko alkatea da. Udalbatza berria osatzeko bilkuran, Agirrek jaso zituen EAJ/PNVren 11 zinegotzien botoak. PPren hautagaiak, Eduardo Andradek, bost jaso zituen, bere taldearenak; EH-Bilduren hautagaiak, Nerea Guijarrubiak, bere alderdiaren lauak; eta Elkarrekin Podemosen hautagaiak, Ignacio Roblesek, bere taldeak lortutako bi zinegotzienak. PSE-EEk boto zuria eman zuen.[1][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]