Amaia Arrazola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Arrazola
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1984ko apirilaren 18a (37 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea : publizitate
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
amaiaarrazola.com

Amaia Arrazola (Gasteiz, 1984ko apirilaren 18a) ilustratzailea eta sortzailea da.

Publizitatea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Madrilgo publizitate-agentzia batean egin zuen lan arte-zuzendari eta ilustratzaile gisa. Urte batzuen buruan, Bartzelonara aldatu zen, publizitate-lanetik aldendu eta ilustratzaile aritzeko asmoz. Ordutik, freelance ilustratzailea da, eta hainbat marka eta erakunderekin egin du lan (Uniqlo, Nike, Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelonako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia[1]). Halaber, hainbat libururen egilea da.[2]

Wabi Sabi liburua inflexio-puntu bat izan zen bere ibilbidean. Ordura arte, beste batzuen testuak edo bestelako proiektuak ilustratzen zituen; kasu horretan, baina, bai irudiak eta bai testuak bereak dira. 2020an, beste liburu bat ontzen ari da; El meteorito du izena, eta berak amatasuna nola bizi duen kontatuko du bertan.

Euskarri ugaritan egin ditu lanak, hala nola tabako-paketeetan, hormetan, plateretan, surf-oholetan, tarot-kartetan...[3]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wabi Sabi (2018, Lunwerg). Japonian, Paradise Air egoitzan (Matsudo hiria), hilabeteko egonaldia egin zuen beka bati esker,[4] eta han egin zuen Amaia was here Japon proiektuko ilustrazioetatik abiatuta sortu zuen liburu hau.
  • El meteorito (Lunwerg). 2020ko irailean argitaratzekoa da.[5] Amatasuna nola bizi duen kontatuko du bertan.

Argitalpenetarako ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Corazón robot (2014, Stendhal Books). Iñaki Oliverrek idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Cosas que nunca olvidarás de tu Erasmus (2014, Lunwerg). Raquel Piñeirok idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Pequeña y grande: Audrey Hepburn (2015, Alba). Audrey Hepburnen biografia ilustratu bat da; Isabel Sánchez Vergarak idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Pequeños grandes gestos en el deporte (2015, Alba). Francisco Llorcak idatzia eta Arrazolak ilustratua.
  • Patioan (2015, Elkar). Arrate Egañak idatzia eta Arrazolak ilustratua.
  • Sin bragas en el cajón (2015, Bridge). Isabel Sánchez Vergarak idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • El futuro es femenino (2018, Nube de Tinta). Sara Canok idatzitako testuarentzako ilustrazioak. Beste ilustratzaile batzuen lanak ere badaude: Agustina Guerrero, Ana Santos, Naranjalidad, Lady Desidia, Laura Agustí, Elena Pancorbo eta María Hesse.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazolaren arabera, estiloa zera da: "buruan duzunaren eta zure eskuak uzten duzunaren batura".[6] Hori gorabehera, zuri-beltzak ohikoak dira bere lanetan, eta beti egoten da kolore ukituren bat. Bestalde, bere irudietan ohikoak dira emakumezkoak, animaliak, adarbakarrak eta loreak, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «’Ez naiz zurea, nirea baizik’, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-14.
  2. (Gaztelaniaz) «Amaia Arrazola | Planeta de Libros» PlanetadeLibros Noiz kontsultatua: 2020-07-14.
  3. «Amaia Arrazola - Portfolio» www.amaiaarrazola.com Noiz kontsultatua: 2020-07-14.
  4. Arrazola, Amaia. (2017-02-21). «Amaia Arrazola blog: Amaia was here (again!)» Amaia Arrazola blog Noiz kontsultatua: 2020-07-14.
  5. (Gaztelaniaz) «Amaia Arrazola» es-es.facebook.com Noiz kontsultatua: 2020-07-14.
  6. (Gaztelaniaz) «Amaia Arrazola: «El estilo es lo que tienes en la cabeza más lo que te permite tu mano»» Yorokobu 2018-01-10 Noiz kontsultatua: 2020-07-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]