María Hesse

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Hesse
Bizitza
JaiotzaHuelva, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, margolaria eta idazlea

mariahesse.es
Instagram: mariahesse Edit the value on Wikidata

María Hesse (Huelva, 1982) espainiar ilustratzailea da.

Hezkuntza Bereziko ikasketak egin zituen, eta irakasle izateko oposizio batzuetarako ikasten ari zela ikusi zuen hori ez zela bere arloa. Hala, 28-29 urte zituela, goi-mailako ziklo bat ikasi zuen, ilustratzailea izan nahi zuela argi ikusi baitzuen.

Edelvives argitaletxearentzat lan egin du, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du; esate baterako, Jot Down, Fashion & Arts, Público eta Glamour.

Argitalpenei dagokienez, hainbat lanen ilustrazioak egin ditu, eta berak idatzi eta ilustratutako liburuak ere argitaratu ditu: Frida Kahlo. Una biografía (Lumen, 2016) –hamabi hizkuntzatara itzulia– eta El placer (Lumen, 2019).[1]

Sevillan, Málagan, Mallorcan, Bartzelonan eta Madrilen erakutsi ditu bere lanak, besteak beste.[2]

Horrez gainera, hainbat arropa-markarentzako ilustrazioak ere egin ditu.[3]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Hesseren lanetan, batez ere emakumezkoak agertzen dira; normalean ez du gizonezkorik marrazten.[4] Naturako elementuak ohikoak dira bere lanetan, eta gorputzeko organoak (bihotza, esate baterako) bistan izaten dituzte sarri irudietako protagonistek. Dioenez, "hori da emozioei buruz hitz egiteko bere modua".[4] Marrazkiak, oro har, nahiko naifak izaten dira.

Bestalde, pintura-teknikei dagokienez, tinta txinatarra eta gouachea erabiltzen ditu, eta eskuarki eskuz egiten ditu irudiak, ez digitalki.[5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frida Kahlo. Una biografía (Lumen, 2016).
  • El placer (Lumen, 2019).

Argitalpenetarako ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orgullo y Prejuicio (Alfaguara, 2017). Jane Austenen lanerako ilustrazioak.
  • Rita Bonita, Gato Gordo y el fin del mundo (Mosquito Books, 2017). Amaia Ascuncek idatzitako liburuaren ilustrazioak.
  • Bowie. Una biografía (Lumen, 2018). Fran Ruízek idatzitako lanerako ilustrazioak.
  • Mujercitas (Alfaguara, 2018). Louisa May Alcotten lanerako ilustrazioak.
  • El futuro es femenino (Nube de Tinta, 2018). Sara Canok idatzitako testuarentzako azala eta ilustrazioak. Beste ilustratzaile batzuen lanak ere badaude: Agustina Guerrero, Ana Santos, Naranjalidad, Lady Desidia, Laura Agustí, Elena Pancorbo eta Amaia Arrazola.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brasilgo Haur eta Gazteentzako Liburuen Fundazio Nazionalaren saria eman zioten Frida. Una biografía lanarengatik.[6]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herman Hesseren Demian lanak eragin nabaria izan zuen berarengan unibertsitate-garaian irakurri zuenean, eta idazlearen abizena hartu zuen bere izen artistikoa sortzeko.[7][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Editorial – mariahesse.es. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  2. (Gaztelaniaz) Exhibitions – mariahesse.es. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  3. (Gaztelaniaz) About – mariahesse.es. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  4. a b «María Hesse o cómo pintar el sentimiento incontrolado» VEIN Magazine 2018-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) «María Hesse, feminismo y compromiso» abc 2018-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Actividades culturales del Instituto Cervantes» cultura.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  7. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2018-06-28). «María Hesse: “Comencé a rebelarme con Hermann Hesse”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]