Amaia Lujambio
Amaia Lujambio | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Goizueta, 1982ko urtarrilaren 16a (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | ikertzailea, onkologoa eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Sinai Mendia Ospitalea |
Amaia Lujambio Goizueta (Goizueta, 1982ko urtarrilaren 16a) biologo euskalduna eta atleta ohia da. New York hiriko Mount Sinai ospitalearen Icahn Medikuntza fakultatean[1] gibeleko minbizia ikertzen du bere izena daraman Lujambio Laboratory laborategian[2].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako Unibertsitatean egin zituen biologia ikasketak eta tesia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan burutu zuen. 2004. urtean Ikerketa Onkologikoetarako Zentroan (CNIO) praktikak egiteko beka bat eskuratu zuen eta minbizia ikertzeari ekin zion. Aldaketa epigenetikoetan zentratu zuen bere ikerlana[3].
2010. urtean New Yorkeko Mount Sinai ospitalean hasi zen lanean eta 2015etik aurrera bere laborategi propioa dauka, Lujambio Laboratory. Sei ikerleritako taldea gidatzen du bertan. Saguekin egiten dute lan gibeleko minbiziaren aurkako tratamendu bila eta 2019ko ekainean Cancer Discovery aldizkarian bere ikerketak argitaratu zituen[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Amaia Lujambio. Icahn School of Medicine at Mount Sinai | MSSM · Department of Oncological Sciences» www.researchgate.net Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
- ↑ «Atariko proba: Amaia Lujambio Goizueta, biologo bat NYn» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
- ↑ idatzia, Zientzia Kaiera-k; 7Uzt2017; Comentarios0. (2017-07-07). «Amaia Lujanbio: “Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”» Zientzia Kaiera Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Ia inork ez du hitz egiten gibeleko minbiziaz»» Berria Noiz kontsultatua: 2020-03-06.