Amaia Mujika Goñi
Amaia Mujika Goñi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958 (66/67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Karmele Goñi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnografoa eta museologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Museo Arkeologikoa, Etnografikoa eta Historikoa |
Amaia Mujika Goñi (Bilbo, 1958) Bilboko Euskal Museoko etnografia saileko tekniko arduraduna izan da hainbat urtez, jubilatu arte.[1] Euskal jantzi tradizionalak, portzelanak eta Begoña izan dira Mujikaren ikerketagai nagusiak.[2]
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaia Mujika Goñiren ama, Karmele Goñi, etnografo ezaguna izan zenez euskal kulturaz inguratuta hasi zen Amaia. Etxean betidanik bizi izan zuen kultur giroa. Edozein egunetan, dantza taldeetakoak etortzen ziren etxera arratsalde-pasa. On Jose Migel Barandiaran Bilbora joaten zenean Museo Arkeologikora, haien etxean gelditzen zen. Aste bukaeran, Dimara edo Zeanurira joaten ziren amarekin, baita Lekeitiora ere, arropa bila. Uda Zerainen pasatzen zuten: herriak oraindik bizimodu tradizionala zuen, amak etnografia ikerketak egiten zituen han Atlas de Vasconia-rako, eta umeak baserrietan ibiltzen ziren gora eta behera, jolasten. Bazekiten zer ziren gurdiak, saskiak, zertarako zen garia, nola lantzen zen artoa...[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera ikasle txarra izan zen, baina UBI unibertsitatera bideratzeko ikasturtean andereño bat ezagutu zuen, Adelina Moya Artearen Historiako irakaslea, eta hark mundu berri bat erakutsi zion. Historia ikastera bultzatu zuen.
Amaia Mujikak historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (1978-1983) eta ondoren Museologiako Master bat egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1993).[3]
1994an Eusko Jaurlaritzak beka batzuk atera zituen, eta horien bidez sartu zen Euskal Museoan, katalogazio-lanak egiteko. Amaren lana ikusten zuen, baina Amaiak beste gauza bat nahi nuen: artea, historia... Baina museoan haren gidaritzapean lan egin zutenei buruan etnografia sartu zitzaien bete-betean, agian Jose Migel Barandiaran ikasketen eragina ere izan zen hura. Handik gutxira ondorioztatu zuten etnografia aztertzea zela Euskal kultura ikasteko erarik hoberena.[2] Garai hartan sartu ziren bekadunak izan ziren gerora museoko sailetako, artxiboko eta bibliotekako arduradunak, erretiratu ziren arte.[2] Orduko lankideak izan ziren Marisol Etxeberria eta Marijose Sagarduy.[4]

Ikerketa arloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etnografiaren ikuspuntutik aztertu dituen gaien artean hauek dira aipagarrienak:
- Euskal janzkera tradizionala. Txapelak[5][6][7]
- Euskal Lozak eta Portzelanak. XVIII-XX mendeak[8]
- Eulalia Abaitua
- Begoñako Errepublika: Begoñako txakolindegiak,[9][10] Bilbok 1925ean egin zuen anexioa,[11] Amadeo Deprit[11] eta abar.
- Begoñako Etxebarria fabrika burdinola (edo Recalde fabrika).[12]
- Euskal eztegu tradizionalak[1]
Esteban Kadarsorekin lankidetzan, Begoñari buruzko erakusketa batean Bilboko Euskal Museoan elkar ezagutu zutenetik, 15 urtez lan egin zuten hainbat mahatsorriren bizitzari buruz datuak biltzen, aurreko mendean, eta hainbat begoñar elkarrizketatu zituzten.[11]
Euskal janzkera tradizionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1994an Museoan sartu ginen bekadun guztiak kaletarrak ziren, eta haientzat museoa kaxa handi bat izan zen, denetik baitzeukan; horrek aukera handia eman zien, nahiz eta garai hartan museoa oso gaizki zegoen. 1919an sortua zen; 1922tik 1925era, Jesus Larrea izan zen zuzendaria, eta bilketa oso ona egin zuen: bizimodu tradizionala bizirik zegoen oraindik, eta jantziak, artzaintzako gauzak, baserriko tresnak eta abar jaso zituen Larreak. Ordukoak dira museoaren altxorrik ederrenetakoak. 1970eko urteak oso arraroak izan ziren, museoa bi edo hiru aldiz lekualdatu zuten, eta bilduma ez zegoen ondo jasota. Fitxa asko galduta zeuden. Eskerrak Karmele Goñi eta beste aditu asko zeuden... Museoko bilduma garrantzitsuenetako bat jantziena zen. Hori izan zen bekadun haien lehenengo lana: arropak eta oihalak aztertzea eta katalogatzea. Karmele Goñirenustea zen jantzia ere euskal nortasunaren irudia zela, hizkuntza eta baserria bezala.[2][5][6][7]
Euskal baserritarren Jantzi tradizionala, herrikoia, mundu eta garai jakin bateko jantzia da. 1926ko gerra inguruan, mundu hori desagertu egin zen, 1960ko hamarkadan baserrietako edo kostako aitita-amamek oraindik erabiltzen zuten arren. Euskal Museoan berreskuratu egin zuten gero.[2]
Zeramika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko Euskal Museoan, zeramikarena bilduma garrantzitsu bat da. Lehendabizi, tradizionala ikertu zuen Mujikak, eta, gero, Busturiko eta Pasaiako (Gipuzkoa) portzelanak, baita Iparraldeko gresa ere. Bere amaren gizaldiko jendeak landuak zituen, baina artikulu txiki eta puntualetan. Euskal Herri osoa bisitatu zuten, eta instituzioen eta partikularren bildumak ikertu ere. Lan oso gaitza izan zen, baina lortu zuten. Museoa dagoen eraikinean (Bilboko Unamuno plazan) Erruki Etxea egon zen, eta zeramika egiten irakasten zieten han zeuden gaztetxoei. Iruditu zitzaien horren inguruan gehiago ikertu behar zutela: zer zuten, nola egin zen...; eta zergatik landu den zeramika mota bat gizaldi bakoitzean. Maite Jimenez, Marian Alvarez-ekin ibili zen horretan.[2]
Eulalia Abaituaren argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eulalia Abaituaren argazkien katalogazioa egin zuten Euskal Museoan, Maite Jimenez buru, eta Begoñako jende asko elkarrizketatu zuten argazkien tokiak eta pertsonak identifikatzeko. GMuseoak gero gutxienez hiru erakusketa hauek antolatu zituen:
- Euskal Museoan erakusketa iraunkorra.[13]
- 2010-2011 Eulalia Abaitua. Argazkilaria. Euskal Museoan. [14]
- 2017an Estereoskopiak 16+16 Euskal Museoa eta Azkue Fundazioaren eskutik. Bertan Abaituak formatu estereoskopikoan egindako 16 irudi betaurrekoen bidez 3 dimentsiotan ikusteaz gain, irudiei egungo 16 euskal emakume idazlek jarritako hitzak audiogiden bidez entzun ahal izan ziren. Hauek idazleak: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia.[15][16]
- Janzkera tradizionala Eulalia Abaituaren argazki batzuetan.
Begoñako errepublika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eulalia Abaituaren argazkien katalogazioa egin zutenean, Begoñako jende asko ezagutu zuten —Abaitua Begoñako errepublikan bizi zen—. Esteban Kadarsok Begoñaren inguruan lan egitea proposatu zion. Hori izan da azken urteetan Mujikak egin zuen etnografia lanik sakonena: hango baserriak,[17] txakolindegiak,[9][10] Etxebarria fabrika... Gerra inguruan jaiotakoekin hitz egin zuten: Bilbok 1925ean anexionatu zuen Begoña,[11] baina herriko bideak, askak eta iturriak ezagutu zituzten, nola joaten ziren baserrietatik uraren bila edo Erriberako merkatura ortuariak saltzera...[2]

Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021: V. Dantza Tradizionalen Esker Onak. Pertsona eta entitate hauen ibilbidea aintzat hartu zituen: Xabier Irazabal, Amaia Mujika Goñi, Arantza Castañiza, Bizkaiko Gaiteroak, Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzak, Beti Jai Alai taldeak berreskuratutako soka-dantza eta ezpata-dantza, eta Santurtziko Mendi Alde eta Otxandioko Nerbioi taldeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cacho, Almudena. (2015-04-05). «Amaia Mujika Goñi, etnógrafa. 'Más que palabras' saioa» EITB (Euskadi Irratia) (kontsulta data: 2024-03-28).
- ↑ a b c d e f g h Igartua Aristondo, Amaia. (2025-06-16). ««Txapela eta andreen zapia berreskuratzea ona litzateke euskal nortasuna erakusteko»» Berria (kontsulta data: 2025-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia. Amaia Mujika Goñi. Linked-in.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández García de Iturrospe, Jon. (2013-03-01). «CONFERENCIA SOBRE TRAJES TRADICIONALES» Santurtzi historian zehar (kontsulta data: 2024-03-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pérez, J.. (2021-11-23). «Aprendizaje constante del traje tradicional» Deia (kontsulta data: 2024-03-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia. (2014-05-19). La boina de los vascos: ‘Txapela buruan eta ibili munduan’ – Historias vascas. (kontsulta data: 2024-03-28).
- ↑ a b «Janzkera Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-03-28).
- ↑ Marian Álvarez, Maite Jiménez, Amaia Mujika Goñi. (2009). Euskal Lozak eta Portzelanak XVIII-XX Mendeak - Lozas y Porcelanas Vascas Siglos XVIII-XX. Euskal Museoa, Bilbao - Museo Vasco, Bilbao. , 475, 505, 507 or. ISBN 978-84-933868-3-2..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Urcaregui Urruchua, Alex. (2016-05-25). «Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli» Deia (kontsulta data: 2023-10-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Los ‘chimbos’ en sus chacolís Deia (Amaia Mujika Goñi, 2015-06-13)
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Cadarso, Esteban. (2023-03-11). «La anexión de Begoña a Bilbao y Amadeo Deprit Lasa» Deia (kontsulta data: 2024-03-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amaia Mujika Goñi – Historias vascas. 2018-12-26 (kontsulta data: 2024-03-28).
- ↑ «Eulalia Abaitua bilbotarra, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-04-17).
- ↑ «Eulalia Abaitua. Argazkilaria - Euskal-Museoa» www.euskal-museoa.eus (kontsulta data: 2019-04-17).
- ↑ «‘Estereoskopiak 16+16’ 2017 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Euskal-Museoa» www.euskal-museoa.eus (kontsulta data: 2019-04-17).
- ↑ «‘Estereoskopiak 16+16’ erakusketa ireki dute Bilboko Euskararen Etxean» naiz: 2017-04-12 (kontsulta data: 2019-04-17).
- ↑ «225 baserri Begoñako Errepublikako aspaldiko mapan -» Uriola.eus (kontsulta data: 2025-06-18).