Esteban Kadarso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteban Kadarso

Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo1937ko maiatzaren 13a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakmetalografia
KidetzaGaraizarko Mahatsorriak

Esteban Kadarso Zubieta (Begoña, Bilbo, 1937ko maiatzaren 13an) metalografian aditu zen teknikari erretiratua da. Lanbidez Echevarría S.A. fabrikako laborategiko arduraduna izan zen metalografiako arloan. Lanbidetik kanpo eta batez ere erretiroa 2002an hartu ondoren, kultura-eragile moduan ibili da Begoñan, Bilboko Euskal Museoko etnografia sailarekin lankidetzan arituz,[1][2][3] eta Garaizarko Mahatsorriak abesbatzan parte hartuz[4][5]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoñako Errepublikan zegoen Rekako auzuneko Zubieta baserrian jaio zen Esteban Kadarso Gerra Zibileko lehen urtean (1937ko maiatzean). Aita, Antonio Kadarso, Artes Gráficas Grijelmo inprimategiko azaleztatzaile burua zen, eta Inés Zubieta izan zen bere ama.

Laborategiko arduraduna izatera heldu zen, baina hamalau urte bete berriekin hasi zen lanean Echevarria fabrikan 1951n, beste ikasketarik gabe. Geroago Begoñako Errekaldeko fabrikatik Basaurikora bidali zuten 1982an, eta hamar urte geroago aurrejubilatu zen 1992an.

Laborategiko arduraduna Echevarría fabrikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Etxebarria parkean dagoen tokian egon zen Errekaldeko fabrika. 1982an desagertu zen industria-pabiloiak eraitsi zirenean.

Estebanek Echevarría S.A. enpresa siderometalurgikoan lan egin zuen erretiroa hartu arte, Begoñako Errekalde auzoko lantegian metalografiako laborategiko burua izatera heldu zen. Bertan, propietate fisiko eta mekanikoekin lotutako materialen mikroegitura aztertzen zuen, eta ezaugarri kimikoak ere aztertu zituen denbora-tarte labur batean. Garrantzitsua izan zen Kadarsok zuzendu zuen laborategi hori, Echevarría, S.A. fabrikak XX. mendearen zati handi batean arrakasta lortu zuen Espainiako altzairu berezien produkzioan. Tamalez, 1996an itxi zuten. Lehenago 1982an hasi ziren Begoñako fabrika apurka-apurka desegiten, bi urte geroago guztiz itxita zegoen fabrika.[6][7]

Fabrikak produktu-sorta zabala lortu zuen: labe garaian lortutako lehen fusioko lingotetik hasita trefilaketako profil finenetaraino. Echevarría SAk bi lantegi zituen: Santa Ageda (Barakaldo) eta Errekalde (Begoña). Barakaldoko labe garaietan lingoteak egiten ziren, koke-bateriak eta azpiproduktuen instalazioa ere bai. Begoñakoan, lehen gai hori eraldatu egiten zen, eta profil komertzialak, altzairu bereziak, burdinazko iltzea eta gainerako espezialitate metalurgikoak egiten ziren. Lehen transformazioko fasean zeuden materialen zati bat Santa Agedara eramaten zen berriro, eta han trefileria-gama osoa, Parisko puntak eta abar fabrikatzen ziren.[6]

1878an jarri zuten Echevarria fabrika Begoñako Errepublikako lurretan, erdigunean. Burdina agertu eta mahastiak desagertu ziren auzo horretan, eta mahatsa biltzetik altzairua biltzera igaro ziren. Elizateko landa-eremuak Bilborekin zituen muga finak betirako desegin ziren, langile-auzo berrien eraikuntza geldiezinaren poderioz. Eta 1925ean, Begoña bera ere, Bilbori anexionatu zitzaion, Bilbok irentsi zuen.[8]

Begoñako errepublikaren historiazale eta aztertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Mujika etnografoarekin.

Begoñakoa izanda, eta Begoñan ikusi zituen aldaketa bortitzak ikusita, 2002an erretiroa hartu ondoren batez ere, Esteban Kadarso Begoñako historiari eta bertako biztanleei buruzko informazioa batzen ibili da, eta bere ikerketaren emaitzak Bilboko Euskal Museoarekin eta Bilboko Udal Artxiboarekin koordinatu ditu.[9][10][11][12]

Lankidetza Euskal Museoarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoñako Echevarria Fabrika Bilboko Euskal Museoak 2018an antolatu zuen erakusketan.

Euskal Museoko etnografiako arduraduna izan zen Amaia Mujikarekin lankidetzan, Begoñari buruzko erakusketa batean Bilboko Euskal Museoan elkar ezagutu zutenetik, 15 urtez lan egin du hainbat mahatsorriren bizitzari buruz datuak biltzen, aurreko mendean, eta hainbat begoñar elkarrizketatu zituzten.[13][14]

Etnografiaren ikuspuntutik aztertu dituzten gaien artean hauek dira aipagarrienak:

Pompeu Fabra hizkuntzalaria Begoñan bizi izan zeneko etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pompeu Fabra hizkuntzalari katalana Zabalbide kaleko Orue etxean bizi izan zen.[9]

Pompeu Fabra, katalanaren eredu estandarra ("katalan batua") sortu zuena, Begoñako errepublikan bizi izan zen XX. mendeko hasieran urte batzuetan. Izatez, Fabrak idatzi zuen gramatika osatuena 1912an argitaratu zuen, Begoñan bizi izan zen azken urtean.[17] David Paloma eta Mònica Montserrat ikerlari katalanek 2018ko "Ruta Pompeu Fabra Prada / Bilbao" liburuan azaldu zuten Fabrak Begoñan zuen helbidea hau zela: "Santa Clara, 6, 1r pis, (G.U.)." [17] baina oso zaila zen orduko etxe hura zein zen jakitea. Hala ere, Esteban Kadarso eta Alex Urkaregi mahatsorriek, 2022an askatu zuten korapilo hori Bilboko Udal Artxiboan aztarrika: helbide horretan Orue jauregia zegoen, Pompeu Fabraren familia etxe hartako lehen solairuan bizi izan zen.[9][18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cacho, Almudena. (2015-04-05). «Amaia Mujika Goñi, etnógrafa. 'Más que palabras' saioa» EITB (Euskadi Irratia) (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  2. «S.A. Echevarria fabrikaren jantziak eta argitalpenak. Dohaintza, Kepa de Egiluz, Félix de Reparaz, Francisco Tarancón, Esteban Cadarso , . 2018» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) «06 TXURDINAGA. Garaizar 1965. Foto Esteban Cadarso» Santutxu Zaharra 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  4. KONTZERTU BEREZIA. San Isidro. JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIOA - Garaizarko Matsorriak.
  5. «KORUKIDEAK | Coro Garaizarko Matsorriak» www.corogaraizarkomatsorriak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  6. a b Barrutia Etxebarría, Xabier. (2013). Altos Hornos de Vizcaya: análisis crítico del cierre y testimonios vitales. Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-827-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  7. (Gaztelaniaz) Barrutia Etxebarría, Xabier. (1999). Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa; Altos Hornos de Vizcaya. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  8. Hidalgo, Juanjo. (2024-01-01). «Bilbon Hara-Hona. Leku-izenak eta euren arrastoa': Begoña. . Ilustrazioa:» Bilbao (Bilboko udala) 2024ko urtarrila: 42..
  9. a b c Sarasola, Kepa; Kadarso, Esteban; Urkaregi, Alex. «Santutxun bizi zen Pompeu Fabra 1912an, geroago Karmelo Ikastola egongo zen tokian. -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  10. «Bilduma Irekia > Dohaintza-emaileak > 1917-2011 (Esteban Cadarso Zubietaren eta beste 1.200 dohaintza).» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  11. «Bilduma Irekia > Dohaintza-emaileak > 2014 (Estban Cadarsorena eta beste 48 dohaintza)» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  12. «Bilduma Irekia > Dohaintza-emaileak > 2018 (Esteban Cadarsorena eta beste 30 dohaintza)» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  13. a b c (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Cadarso, Esteban. (2023-03-11). «La anexión de Begoña a Bilbao y Amadeo Deprit Lasa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  14. a b (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia. (2015-06-13). «Los ‘chimbos’ en sus chacolís» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  15. (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Urcaregui Urruchua, Alex. (2016-05-25). «Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  16. (Gaztelaniaz) Amaia Mujika Goñi – Historias vascas. 2018-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  17. a b (Katalanez) Paloma, David; Montserrat, Mònica. (2018). Ruta Pompeu Fabra Prada / Bilbao (PUBLICACIONS). rutapompeufabra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  18. Abaitua Allende-Salazar, Eulalia.. ([2005]). Begoña 1900 : errepublika eta santutegia = república y santuario : [exposición. ] Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa = Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco ISBN 84-933868-1-2. PMC 433624862. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]