Amakasuren gertakaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amakasuren gertakaria
Irudia
Motamasa hilketa
Honen parte daKantoko sarraskia
Data1923ko irailaren 16a
KokalekuŌtemachi (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
BiktimaSakae Ōsugi (en) Itzuli
Itō Noe
Q124535706 Itzuli
Pertsona hilak3
ErantzuleMasahiko Amakasu (en) Itzuli
Kempeitai (en) Itzuli

Amakasuren gertakaria (japonieraz: 甘粕事件 Amakasu-jiken?) Tokio hirian, 1923ko irailean izandako hiru erailketa famatu izan ziren. Bi anarkista japoniar ospetsu eta haur bat hil zituen Japoniako polizia militarraren eskuadroi batek.

1923ko irailaren 16an, Kantoko lurrikara handiaren ondorio suntsitzaileen ondoren, agintariek sarraskiak egin zituzten zenbait kolektiboren aurka. Anarkistak gobernua suntsitzeko hondamenaz baliatuko ote ziren beldur, Kenpeitaiko eskuadroi batek (polizia militarra), Masahiko Amakasu agintariak gidatuta, Ogusi Sakae, Ito Noe eta euren sei urteko iloba atxilotu zituen.[1] Hirurak atxilotu, hil arte lintxatu eta gero poliziaren burutzatik gertu dagoen putzu batera bota zituzten. Beste bertsio batek dio euren ziegetan ito zituztela.[2]

Anarkista ezagun horien hilketak, haurraz gain, japoniar asko harritu eta aztoratu zituen. Krimenaren egileari, Masahiko Amakasu, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina hiru urteren buruan aske utzi zuten. Hirohito tronu inperialerako igoera zela eta aldarrikatutako amnistiaz baliatu zen 1926an, eta handik urte batzuetara Mantxukuora bidali zuten. [3]

Eros + Massacre filma 1969an estreinatu zen, gertaera honi buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baskett 2008, 30 orr. .
  2. Morley 1999, 19 orr. .
  3. Cybriwsky 2008, 21 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baskett, Michael (2008). The Attractive Empire: Transnational Film Culture in Imperial Japan. University of Hawai'i Press. 
  • Cybriwsky, Roman (2011). Historical Dictionary of Tokyo. Lanham: The Scarecrow Press. 
  • Morley, Patricia (1999). The Mountain is Moving: Japanese Women's Lives. University of British Columbia Press. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]