Amaltea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaltea
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaOzeano, Melissus of Crete (en) Itzuli, Haimonios (en) Itzuli eta Helios
AmaTetis
Seme-alabakAdrastea

Amaltea[1], greziar mitologian Zeusen inude izan zen lamia da. Kretako leizezulo batean jainko honi bularra eman zion ahuntza bezala irudikatzen da batzuetan, eta, beste batzuetan, Hemonio, (Kureteetako bat)en alaba zen naiade bezala, nork, ahuntz baten esneaz hazi zuen Ida mendian.

Rea jainkosak, Kronosen emazteak, azken honen irentsi nahitik babestu nahi izan zuen Zeus, Kronosek, bere seme-alabak, jaio eta berehala jaten baitzituen, eta, horregatik, Kretako Ida mendian ezkutatu zuen, non lamia honek hartu zuen, erle eztia eta ahuntz esnearekin elikatuz.

Egun batean, ahuntzak bere adarretako bat hautsi zuen, Amalteak, Zeusi eraman aurretik, lore eta fruitekin bete zuena, ahuntzarekin batera izarren artera jaso zuena, hau, lehen adarbakarrean bihurtuz, eta, zeruan, Kaprikornus konstelazioa izan zen, edo, soilik Capella izarra (hau da, α Aurigae). Beste istorio baten arabera, Zeus bera izan zen adarra apurtu eta Amalteari eman ziona, nahi zuen guztia ugaritasunez emango ziola promes eginez. Amalteak Akeloori (bere ustezko nebari) aldatu zion, azken honen adarragatik Heraklesekin, Deianiragatik izan zuen borrokan hautsi zena. Mitologia klasikoaren arabera, adarraren jabeak asko eta ezberdinak izan ziren. Orohar, aberastasun amaiezinen eta ugaritasunaren ikurtzat hartzen zen, eta hainbat jainko eta jainkosen ezaugarri bihurtu zen (Hades, Gea, Demeter, Zibele, Hermes...), baita ibaiena ere (Nilo), lurraren ongarri bezala

Bertsio batzuetan, ahuntza hil ondoren, Zeusek, bere larrua hartuko zuen berarekin janzteko, Egidan bihurtuz.

"Amaltearen adarra" esaera, lurralde emankor bati esaten zaio eta Titus Pomponius Atticusen jabetzakoa zen lursail bat, Amaltheum deitua izan zen. Kretako txanponek Zeus ahuntzaren bularra hartzen irudikatzen zuten, beste greziar txanpon batzuek, ahuntzaren ugatzei helduta edo lamia baten besotan eramanda erakusten zuten.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]