Amanda Sampedro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanda Sampedro

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmanda Sampedro Bustos
JaiotzaMadril1993ko ekainaren 26a (30 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
futbol femeninoko Espainiako selekzioa /
Spain women's national under-17 association football team /
Club Atlético de Madrid /
Atletico Madril2007 / 2022
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2009 / 2011218
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2011 / 2012194
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2015 / 2023
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera159 zentimetro

Twitter: Amanda10sb Instagram: amanda10sb FIFA: 325638 UEFA: 250005993 Edit the value on Wikidata

Amanda Sampedro Bustos (Madrid, Espainia, 1993ko ekainaren 26a) futbolari espainola da eta erdilari postuan jokatzen du Atletico Madril futbol taldean, ligako lehen mailan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere auzoko kluban jolasten hasi zen, Mar Abierto izenekoa, mutilen talde batean [1]. Betidanik bere ametsa izan da Atletico Madrilen jolastea eta beste eskaintzak izan bazituen ere, talde honen deia jaso arte itxoin zuen. Bost urterekin “Atleti”-ra iritsi zen eta hamabostekin lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zitzaion. [2] Nesken talde honen taldeko kapitaina da eta bere jokalari eginkizunak uztartzen ditu Atletico-ko nesken benjamin mailako taldearen entrenatzaile lanarekin[1] eta fisioterapia ikasketekin, aurrez kazetaritzan proba egin eta gero. [3][4]

2015ean, Amandak emakumezkoen Espainiako selekzioan debutatu zuen.[3] Aurrez, azpi-maila guztietan jardun zuen eta, epealdi horretan, 17 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketan garaipena eta Trinidad eta Tobagon ospatu zen Munduko txapelketan brontze-domina eskuratu zituen.

2016an, emakumezkoen Atletico Madril taldearentzako lorpen historikoa egin zuen, Erreginaren kopa irabaziz eta Vicente Calderon zelaian 14.000 lagunen aurrean FC Bartzelonaren aurkako partidan garaipena lortuz.[5]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Herrialdea Urtea
Atletico Madril EspainiaEspainia 2007 -

Kirol Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio-txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TituloaTaldea HerrialdeaUrtea
Erreginaren kopaAtletico MadrilEspainia Espainia 2016
SuperligaAtletico MadrilEspainia Espainia 2016-17

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TituloaTaldeaEgoitzaUrtea
Algarbeko kopaEspainiako selekzioaPortugalPortugal 2017
Emakumezkoen Munduko kopa (17urtetik beherakoa)Espainiako selekzioaTrinidad eta TobagoTrinidad eta Tobago2010
Europako txapelketa (17 urtetik beherakoa)Espainiako selekzioaSuitzaSuitza2010

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Amanda Sampedro, el símbolo del Atlético del Madrid» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  2. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2017-05-22). «Amanda Sampedro, la ‘Niña’ del club rojiblanco ha sido decisiva» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-01-19). «Amanda, coraje en La Roja» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) La prima para las jugadoras del Atlético por ganar la Liga es de 54 euros por cabeza; los del Real Madrid se embolsan 300.000. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Amanda Sampedro “El fútbol femenino español no para de crecer"» mujerydeporte.practicodeporte.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).