Edukira joan

Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
FIFA Women's World Cup
KonfederazioaFIFA
Sorrera1991
Taldeak32 (2023an)
Garaipen gehienAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak (4)
TxapeldunaEspainia Espainia (2023)
Webguneawebgune ofiziala

Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa (ofizialki FIFA Women's World Cup) emakumezkoen futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da Olinpiar Jokoetako Futbol Txapelketaren parean dago. 1991ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta lau urtean behin jokatzen da. Estatu Batuetako selekzioak lau garaipen lortu ditu eta Alemaniako selekzioak bi. 2019 artean Estatu Batuek beti lortu dute podiumean sartzea, 2023an ez ordea.

Brasilgo emakumezkoen selekzioak garaipenik lortu ez badu ere txapelketako golegile nagusia Marta (17 golekin) da[1] eta txapelketa gehien jokatu dituena Formiga (7 txapelketa), biak ala biak brasildarrak. Beste jokalari aipagarri batzuk honako hauek dira: Birgit Prinz (Alemania), Hope Solo (AEB), Kristine Lilly (AEB), Homare Sawa (Japonia), Carli Lloyd (AEB), Abby Wambach (AEB), Megan Rapinoe (AEB) eta Sun Wen (Txina).

2023an bi futbolari euskaldun izan ziren txapeldunak Espainiako selekzioarekin, Irene Paredes eta Oihane Hernandez[2].

Estatu Batuek lau txapelketa lortu dituzte.

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen "urrezko golari" esker. Gizonezzkoetan eta emakumezkoetan Munduko Txapelketa lortzen duen lehenengo selekzioa izan zen.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

2023an Espainia eta Ingalaterra iritsi ziren finalera, biak ere lehenengo aldiz. Ingelesak ziren faborito, baina espainiarrek gol bakarrarekin irabazi zuten finala. Bi euskal jokalari izan ziren munduko txapeldun, Irene Paredes legazpiarra eta Oihane Hernandez sopelarra.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ameriketako Estatu Batuak AEB
1991, 1999, 2015, 2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Alemania Alemania
2003, 2007
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Norvegia Norvegia
1995
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Japonia Japonia
2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Espainia Espainia
2023
UrteaEgoitzaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHirugarrenaEmaitzaLaugarrena
1991TxinaAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak2-1Norvegia NorvegiaSuedia Suedia4-0Alemania Alemania
1995SuediaNorvegia Norvegia2-0Alemania AlemaniaAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak2-0Txinako Herri Errepublika Txina
1999Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak0-0 (pen:5-4)Txinako Herri Errepublika TxinaBrasil Brasil0-0 (pen:5-4)Norvegia Norvegia
2003Estatu BatuakAlemania Alemania2-1 (u.g.)Suedia SuediaAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak3-1Kanada Kanada
2007TxinaAlemania Alemania2-0Brasil BrasilAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak4-1Norvegia Norvegia
2011AlemaniaJaponia Japonia2-2 (pen:3-1)Ameriketako Estatu Batuak Estatu BatuakSuedia Suedia2-1Frantzia Frantzia
2015KanadaAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak5-2Japonia JaponiaIngalaterra Ingalaterra1-0Alemania Alemania
2019FrantziaAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak2-0Herbehereak HerbehereakSuedia Suedia2-1Ingalaterra Ingalaterra
2023Australia
Zeelanda Berria
Espainia Espainia1-0Ingalaterra IngalaterraSuedia Suedia2-0Australia Australia
  • (u.g.), "urrezko gola".
  • (pen), penalti jaurtiketan.
SelekzioaGuztira
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak4138
Alemania Alemania2103
Norvegia Norvegia1102
Japonia Japonia1102
Espainia Espainia1001
Suedia Suedia0145
Brasil Brasil0112
Ingalaterra Ingalaterra0112
Txinako Herri Errepublika Txina0101
Herbehereak Herbehereak0101

Konfederazioka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SelekzioaGuztira
UEFA (Europa)45514
CONCACAF (Ipar-Erdi Amerika)4138
AFC Asia1102
CONMEBOL (Hego Amerika)0112
OFC (Ozeania)0000
CAF (Afrika)0000

Jokalari onenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marta (Brasil) da historiako golegile nagusia.
Birgit Prinzek (Alemania) bi txapelketa irabazi zituen eta 2003n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" jaso zituen. Historiako bigarren golegilea ere bada.

Hauek dira Munduko Txapelketetako azken faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:

Golegile nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
#Golegile nagusiakGolakTxapelketak
1Brasil Marta172003, 2007, 2011, 2015, 2019
2Alemania Birgit Prinz141995, 1999, 2003, 2007, 2011
Ameriketako Estatu Batuak Abby Wambach142003, 2007, 2011, 2015
4Ameriketako Estatu Batuak Michelle Akers121991, 1995, 1999
5Brasil Cristiane Rozeira112003, 2007, 2011, 2015, 2019
Txinako Herri Errepublika Sun Wen111991, 1995, 1999, 2003
Alemania Bettina Wiegmann111991, 1995, 1999, 2003
8Norvegia Ann Kristin Aarønes101995, 1999
Ameriketako Estatu Batuak Carli Lloyd102007, 2011, 2015, 2019
Alemania Heidi Mohr101991, 1995
Kanada Christine Sinclair102003, 2007, 2011, 2015, 2019

Txapelketa gehien

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Formigak (Brasil) zazpi txapelketa jokatu zituen.
#JokalariakParte hartzeakTxapelketak
1Brasil Formiga71995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2Japonia Homare Sawa61995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015
Brasil Marta62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
Kanada Christine Sinclair62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
Nigeria Onome Ebi62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023

Partehartze gehien

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kristine Lilly (AEB) da partida gehien jokatu dituen futbolaria.
#JokalariaPartidak
1Ameriketako Estatu Batuak Kristine Lilly30
2Brasil Formiga27
3Ameriketako Estatu Batuak Abby Wambach25
Ameriketako Estatu Batuak Carli Lloyd25
5Ameriketako Estatu Batuak Julie Foudy24
Japonia Homare Sawa24
Alemania Birgit Prinz24
Kanada Christine Sinclair24
9Ameriketako Estatu Batuak Joy Fawcett23
Ameriketako Estatu Batuak Mia Hamm23
Brasil Marta23

Urrezko baloia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Homare Sawak (Japonia) sei txapelketa jokatu zituen. 2011n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" sariak jaso zituen.
Aitana Bonmatí izan zen 2023ko jokalari onena (urrezko baloia).

Urrezko baloia txapelketako jokalari onenari ematen zaion saria da.

UrteaUrrezko baloiaZilarrezko baloiaBrontzezko baloia
1991Ameriketako Estatu Batuak Carin JenningsAmeriketako Estatu Batuak Michelle AkersNorvegia Linda Medalen
1995Norvegia Hege RiiseNorvegia Gro EspesethNorvegia Ann-Kristin Aarønes
1999Txinako Herri Errepublika Sun WenBrasil SissiAmeriketako Estatu Batuak Michelle Akers
2003Alemania Birgit PrinzSuedia Victoria SvenssonAlemania Maren Meinert
2007Brasil MartaAlemania Birgit PrinzBrasil Cristiane Rozeira
2011Japonia Homare SawaAmeriketako Estatu Batuak Abby WambachAmeriketako Estatu Batuak Hope Solo
2015Ameriketako Estatu Batuak Carli LloydFrantzia Amandine HenryJaponia Aya Miyama
2019Ameriketako Estatu Batuak Megan RapinoeIngalaterra Lucy BronzeAmeriketako Estatu Batuak Rose Lavelle
2023Katalunia Aitana BonmatíEspainia Jennifer HermosoSuedia Amanda Ilestedt

Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariari ematen zaio.

UrteaUrrezko botaGolak
1991Ameriketako Estatu Batuak Michelle Akers10
1995Norvegia Ann-Kristin Aarønes6
1999Txinako Herri Errepublika Sun Wen
Brasil Sissi
7
2003Alemania Birgit Prinz7
2007Brasil Marta7
2011Japonia Homare Sawa5
2015Alemania Célia Šašić
Ameriketako Estatu Batuak Carli Lloyd
6
2019Ingalaterra Ellen White
Ameriketako Estatu Batuak Alex Morgan
Ameriketako Estatu Batuak Megan Rapinoe
6
2023Japonia Hinata Miyazawa5

Urrezko eskularrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hope Solo (Estatu Batuak) bi aldiz aukeratu dute txapelketako atezain onena, 2011 eta 2015ean.

Txapelketako atezainik onenari ematen zaio. 1999an eman zen lehen aldiz.

UrteaUrrezko eskularrua
1999Txinako Herri Errepublika Gao Hong
Ameriketako Estatu Batuak Briana Scurry
2003Alemania Silke Rottenberg
2007Alemania Nadine Angerer
2011Ameriketako Estatu Batuak Hope Solo
2015Ameriketako Estatu Batuak Hope Solo
2019Herbehereak Sari van Veenendaal
2023Ingalaterra Mary Earps

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) olivertapia. (2019-06-19). «La brasileña Marta hace historia con su gol 17 en la Copa del Mundo» CNN (kontsulta data: 2023-08-23).
  2. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (kontsulta data: 2023-08-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]