Amanohashidate
35°34′09.69″N 135°11′29.46″E / 35.5693583°N 135.1915167°E
Amanohashidate | |
---|---|
![]() Moju menditiko ikuspegia. | |
Kokalekua | Honshu mendebaldea![]() |
Amanohashidate (japonieraz: 天橋立 ) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean dagoen hareazko barra da. Tango-Amanohashidate-Ōeyama Erdi-Parke Nazionala da eta Japoniako ikuspegi nazionala da, herrialde osoan dauden hiru ikuspegi nagusietako bat.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Miyazu Badiako bi aldeak lotzen dituen 3'3 km luzerako hareazko barra da. Kyoto edo Osakatik bi ordutara dago trenez joanda. 7.000 pinuk estaltzen dute Amanohashidate.
Barran bertan Isoshimizu ur gezadun putzua dago, 1985ean Japoniako 100 ur onenen artean kalifikatu zutena.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Amanohashidateko Turismo Elkartearen webgunea
Japoniako hiru ikuspegiak |
---|
Amanohashidate | Itsukushima | Matsushima |